Edukira joan

Munduko txapeldun izandako futbol klubak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munduko txapeldun izandako futbol klubak
Konfederazioa FIFA
Sorrera 1960-2004 (Kontinente artekoa)
2005 (FIFA Kluben artekoa)
Garaipen gehien Espainia Real Madril (8)
Txapelduna Espainia Real Madril (2022)

Asoziazio Futbolaren Nazioarteko Federazioak (FIFA) zehaztu duenez, lehiaketa ofizialak FIFAk edo federazio afiliatuek antolatutako lehiaketak dira.[1]

Lehiaketa ofizialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa 1960an sortu eta 2004 arte iraun zuen futbol txapelketa izan zen. Hego Amerikako Libertadores Kopako txapeldunak eta Europako Kopako txapeldunak jokatzen zuten.

Hasieran bi partidatara jokatu zen, finalean parte hartzen zuten bi taldeen etxean. 1980tik aurrera partida bakarrera jokatu zen Tokion (1980-2001) eta Yokohaman (2002-2004), horregatik Toyota Kopa ere deitu izan zitzaion, babeslea zela eta. Europako eta Hego Amerikako futbola maila teknikoak munduko gainerakoak baino askoz ere handiagoa zen.

2005etik aurrera gainontzeko federazioetako txapeldunak gehitu zitzaizkien eta Kontinente arteko Kopa beharrean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa sortu zen. 2017an talde guztiak FIFAk munduko txapeldun izendatu zituen ofizialki.[2][1]

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa , Kluben Mundiala izenaz ezagunagoa, munduko futbol txapelketa gorena da. Bertan FIFA osatzen duten sei federazioetako txapeldunek hartzen dute parte. Europako taldeak izan dira garaipen gehien lortu dituztenak. Trofeoak munduko titulua ematen du.[3][4]

Kontinente arteko Futbol Koparen ondorengo txapelketa da. Oraindik bi federazio nagusiak UEFA (Europa) eta CONMEBOL (Hego Amerika) badira ere, federazio guztietako txapeldunek parte hartzea erabaki zen.

2000 urtean egin zen lehenengo ekitaldia, Brasilen. Bi talde brasildarren artean jokatu zen finala, azkenik SC Corinthiansek irabazi zuena. Europar taldeen artean ordea ez zuen interes handirik piztu. 2001ean Espainian bigarren ekitaldia egitea pentsatu zen baina ez zen aurrera eraman.

2005ean berrekin zitzaion txapelketari Japonian, ordurarteko Kontinente arteko Kopa jokatzen zen tokian.

- Pare hartzaileak Honako lehiaketa hauetako txapeldunek hartzen dute parte:

2007tik aurrera antolatzailea den herrialdeko ligako txapeldunak ere hartzen du parte.

Kluben Herria Garaipenekin Kontinente arteko Kopa Kluben Mundiala
Real Madril Espainia 8 3 (1960, 1998, 2002) 5 (2014, 2016, 2017, 2018, 2022)
AC Milan Italia 4 3 (1969, 1989, 1990) 1 (2007)
FC Bayern Munich Alemania 4 2 (1976, 2001) 2 (2013, 2020)
CA Peñarol Uruguai 3 3 (1961, 1966, 1982)
Nacional Uruguai 3 3 (1971, 1980, 1988)
Boca Juniors Argentina 3 3 (1977, 2000, 2003)
FT São Paulo Brasil 3 2 (1992, 1993) 1 (2005)
FC Internazionale Italia 3 2 (1964, 1965) 1 (2010)
FC Barcelona Katalunia 3 3 (2009, 2011, 2015)
Santos FC Brasil 2 2 (1962, 1963)
CA Independiente Argentina 2 2 (1973, 1984)
Ajax Amsterdam Herbehereak 2 2 (1972, 1995)
Juventus FC Italia 2 2 (1985, 1996)
FC Porto Portugal 2 2 (1987, 2004)
Manchester United Ingalaterra 2 1 (1999) 1 (2008)
SC Corinthians Brasil 2 2 (2000, 2012)
Racing Club de Avellaneda Argentina 1 1 (1967)
Estudiantes de La Plata Argentina 1 1 (1968)
Feyenoord Rotterdam Herbehereak 1 1 (1970)
Atlético de Madrid Espainia 1 1 (1974)
Club Olimpia Paraguai 1 1 (1979)
Flamengo Brasil 1 1 (1981)
Grêmio Porto Alegre Brasil 1 1 (1983)
River Plate Argentina 1 1 (1986)
Belgradeko Izar Gorria Serbia 1 1 (1991)
CA Vélez Sarsfield Argentina 1 1 (1994)
Borussia Dortmund Alemania 1 1 (1997)
SC Internacional Brasil 1 1 (2006)
Liverpool FC Ingalaterra 1 1 (2019)
Chelsea FC Ingalaterra 1 1 (2021)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) FIFA Statistikal kit Ikus 15, 40, 41, 42 orrialdeak.
  2. FIFA Council approves key organisational elements of the FIFA World Cup - Recognition of all European and South American teams that won the Intercontinental Cup – played between 1960 and 2004 – as club world champions./ www.fifa.com
  3. [1] - Ikus 37 o. (Regulations FIFA Club World Cup).
  4. [2] - Ikus 5, 19 orrialdeak (FIFA Club World Cup 2005 document).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]