Municheko Konferentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerretik eskuinera Chamberlain (Erresuma Batua), Daladier (Frantzia), Hitler (Alemania), Mussolini eta Ciano (Italia) Municheko Ituna sinatu baino lehen.

Municheko Konferentzia[1], Txekoslovakiako Sudeteen auzia konpon zedin, 1938an Munich hirian Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italia egindako bilera izan zen. Alderdi horien guztien arteko akordioa irailaren 29an sinatu zen[2].

Izan ere, Adolf Hitlerrek Sudeteen gaineko aldarrikapenak zituen, hango populazioaren gehiengoak alemana baitzuen ama hizkuntza. Gainera, Konrad Heinlein politikari nazia zegoen sudetetarren lidergoan. Frantziak (nahiz eta Txekoslovakiarekin akordio militarra eduki) zein Erresuma Batuak amore eman zuten, gerra saihestu nahian. Hitlerrek, trukean, lurralde gehiagoren gaineko aldarrikapenik ez zuela egingo agindu zuen. Horrenbestez, urriaren 1 eta 10 bitartean Sudeteak okupatu zituzten alemaniarrek. Txekoslovakiako gobernuak, bileran parte hartu ez zuen arren, irailaren 30ean amore eman zuen, beste erremediorik ez zuelakoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]