Municheko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Municheko Unibertsitatea
LMU Muenchen Logo.svg
Datuak
Motaikerketa-unibertsitate publikoa eta comprehensive university (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Jarduera
KidetzaVerein zur Förderung eines Deutschen Forschungsnetzes (en) Itzuli, German Universities Excellence Initiative (en) Itzuli, ORCID, German Rectors' Conference (en) Itzuli, German University Sports Federation (en) Itzuli, European University Association (en) Itzuli, Informationsdienst Wissenschaft e.V. (en) Itzuli eta Franco-German University (en) Itzuli
Eskumendekoak
LMU organigramm.svg
Enplegatuak14.083 (2015)
Ikasle-kopurua50.918 (2017)
Agintea
LehendakariaBernd Huber (en) Itzuli
ErrektoreaKarl Gayer (en) Itzuli, Friedrich Thiersch (en) Itzuli, Joseph Franz von Allioli (en) Itzuli, Hieronymus Bayer (en) Itzuli, Johann Adam Oberndorfer (en) Itzuli, Johann Nepomuk von Ringseis (en) Itzuli eta Thaddäus Siber (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formaKörperschaft des öffentlichen Rechts (en) Itzuli
Ekonomia
Aurrekontua1.727.000.000 €
Historia
Sorrera1472
Ordezkatzen duUniversity of Landshut (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Twitter: LMU_Muenchen Instagram: lmu.muenchen Edit the value on Wikidata

Municheko Unibertsitatea, Munich hiriko unibertsitate publikoa da. Alemaniako zaharrenetakoa da, eta bigarren handiena, ikasle-kopuruari dagokionez.

Ludwig-Maximilians-Universität München (LMU Munich) du izen ofiziala: unibertsitatea 1472an fundatu zuen Luis IX.a Bavariakoa dukearen (Ludwig) eta orduko errege Maximiliano I.aren (Maximilian) izenak batzen ditu.

Alemaniako eta Europako unibertsitate entzutetsuenetako bat da, XIX. mendeaz geroztik, bereziki. Unibertsitate honetan aritu dira 34 Nobel saridun, besteak beste, Wilhelm Röntgen, Werner Heisenberg, Otto Hahn and Thomas Mann.

LMU Munichen ibilitako ikasle asko nabarmendu ziren mekanika kuantikoa garatzeagatik. Horietako bat da Max Planck, teoria kuantikoaren sortzailea eta 1918ko Fisikako Nobel sariduna. Mekanika kuantikoaren fundatzailetzat hartzen diren Werner Heisenbergek eta Wolfgang Paulik ere lotura estua izan zuten unibertsitatearekin. Gerhard Ertl Kimikako Nobel sariduna ere irakasle izan zen Municheko Unibertsitatean 1973tik 1986ra.

Europako unibertsitateen artean, aitzindari da ikerketan eta bikaintasunean. Bostehun urtetik gorako ikerketa-tradizioa du, eta Alemanian goi-mailako ikerketa sustatzen duen bikaintasun-ekimenean jarrita ditu indarrak, egungo ikerketa-profila hobetzeko eta etorkizunera begira unibertsitateak nazioartean duen lekua indartzeko.

2010-2011 ikasturtean, 49.000 ikasle, 700 irakasle eta 13.000 langile zituen.

Unibertsitateak 18 fakultate ditu: teologia katolikoa, teologia protestantea, zuzenbidea, enpresa eta administrazioa, ekonomia, medikuntza, albaitaritza, historia eta arteak, filosofia, psikologia eta hezkuntza-zientziak, kultura-ikasketak, hizkuntzak eta literaturak, gizarte-zientziak, matematika informatika eta estatistika, fisika, kimika eta farmazia, biologia eta geozientziak.

Fakultate horiez gainera, ikerketa-zentro asko ditu. Programa akademikoak osatzeko, fakultate eta diziplina arteko proiektuak egiten dituzte.

Municheko Unibertsitateko Nobel saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]