Muniketa

Koordenatuak: 43°13′27″N 2°40′23″W / 43.22429648°N 2.67313487°W / 43.22429648; -2.67313487
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muniketa
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°13′27″N 2°40′23″W / 43.22429648°N 2.67313487°W / 43.22429648; -2.67313487
Map
Demografia

Muniketa Muxika herriko auzoa da. Landa-gunea da, sakabanatutako etxe eta baserriekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireko ikuspegia. Urrutian Undabeitia dago.

Muxikako udalerriaren mugetan hegoalderago dago, baina bertako puntu batzuetatik itsasoa ikus daiteke. Oiz eta Goraño mendien magalean dago ingurua. Inguru hau zen 19. mende erdira arte Busturialdea eta Durangaldea konektatzen zituen bide nagusiaren pasabidea; baina 1848an Autzaganeko bidea hobetu zenean aldatu zen hori[1].

Auzoko baserrien artean daude Muniketa izenekoa bera, Giñerratu/Giñarratza, Makatzeta, Leindo, Etxebarri eta Astei/Astegi, zenbait etxeren multzoa azken hau, horien artean landa-turismoko etxea[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Muxikako Udala - Auzoak» Muxikako Udala 2009-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]