Munitibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Munitibar
 Bizkaia, Euskal Herria
Matxinena baserria, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Lea-Artibai, Bizkaia, Euskal Herria. 2015-05-28.jpg
Matxinena baserria

Munitibarko bandera

Munitibarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Escudo de Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz.svg Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz
Alkatea Arkaitz Goikoetxea Etxebarria (EH Bildu)
Posta kodea 48381
INE kodea 48007
Herritarra munitibartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 23″ N, 2° 35′ 41″ W / 43.2564°N,2.5948°W / 43.2564; -2.5948Koordenatuak: 43° 15′ 23″ N, 2° 35′ 41″ W / 43.2564°N,2.5948°W / 43.2564; -2.5948
Azalera 24,07 km2
Garaiera 200m - 1.026 metro
Distantzia 39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 462 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 1)
Twemoji 1f6b9.svg
53,58 / 100
Dentsitatea 19,19 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19,9
Zahartze tasa[1] % 18,41
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,18 (2011)
Genero desoreka[1] % -3,26 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,81 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 91,25 (2010)
Euskararen erabilera %78,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.munitibar.org

Munitibar[2] (izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz) Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 24,5 km² ditu eta 462 biztanle zituen 2016. urtean. Lau auzune nagusi ditu, Arbatzegi eta Gerrikaitz hiriguneez gain: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; horren hurbil egonda, Lea ibaiak baino ez ditu banatzen.

Gerrikaitz hiria 1366an sortu zuen Tello kondeak, Monditibar izenarekin.[3]

1883an, bi herriak batu ziren, eta Munitibar izena hartu zuten udalerri osorako.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munitibar Lea ibaiak zeharkatzen du, eta Oiz mendiaren iparraldeko magalean dago. Udalerriaren punturik garaiena Oiz mendiaren tontorra bera da (1.036 m) eta baxuena, berriz, Lea ibaiaren ibarra udalerria uzten duenean iparraldetik (140 m).

Gernika eta Markina lotzen dituen errepidean dago herrigune nagusia. Bilbotik 38 kilometrora dago.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria honako auzoek osatzen dute: Arbatzegi, Berreño, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza giroko herria izanik, 1960ko hamarkadatik aurrera munitibartar askok inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten, eta biztanleen herena izatera iritsi zen. Eskualde osoan gehien hustu zen herria da Munitibar. XXI. mendearen hasieran populazioa galtzeari utzi zion eta ordutik 400 biztanle inguruan mantentzen da. 2019. urtean 457 biztanle zituen. Horietatik %21,88k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %7,44 zen.[4]

Munitibarko biztanleria

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriak ez dauka ia pisurik herri honen ekonomian, %1,3 da bakarrik. Zerbitzuek, aldiz, %82,7 suposatzen dute. Lehen sektoreak %11,5 eta eraikuntzak %4,5.[4]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Euzko Alderdi Jeltzaleko Javier Artaetxebarria hautatu zuten Munitibarreko alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Arkaitz Goikoetxea alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munitibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
4 / 7
154 (% 56,62)
3 / 7
130 (% 46,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
118 (% 43,38)
4 / 7
147 (% 52,31)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 164 boto eta EAJ 109 boto.[5] Arkaitz Goikoetxea Etxebarria izendatu zuten alkatea berriro.[6]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gerrikaitzeko Andra Mari parrokia: XV. mendean sortua, XVI. mendean egin zuten eliza berria, eta 1847an berriztu eta zabaldu egin zuten.[7]
  • Bengola natur energia interpretazio zentroa: energia berriztagarriei eta Lea ibarreko ondasunei buruzko interpretazio zentroa.[8] XIV. mendeko bi burdinolaren aztarnak daude bertan.[9]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko hiztunen testigantzekim osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[10][11] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko euskara Lea-Artibaiko hizkerari[12][13] dagokio. Eskualde hau ia erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  3. «GERRIKAITZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  4. a b «Web Eustat. Datos Estadísticos de Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz» www.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  5. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  6. «Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz - Udala - Udala» www.munitibar.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  7. «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  8. «Lea Ibarra - Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa Proiektua» www.leaibarra.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  9. «LeaArtibaiTurismoa» www.leaartibaiturismo.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-01.
  11. Ahotsak Ahozko Ondarea. (2018-03-22). Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko ahotsak. . Noiz kontsultatua: 2018-06-01.
  12. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-15.
  13. «Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-30.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.