Mur (ibaia)
Mur / Mura | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 434 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47° 07′ 48″ N, 13° 20′ 49″ E / 47.13°N,13.3469°EKoordenatuak: 47° 07′ 48″ N, 13° 20′ 49″ E / 47.13°N,13.3469°E |
Herrialdea | Kroazia, Eslovenia, Austria eta Hungaria |
Hidrografia | |
Ur-emaileak | |
Arroaren azalera | 13.824 km² |
Arro hidrografikoa |
Danube basin ![]() |
Iturburua | Hohe Tauern |
Bokalea | Drava |
- Artikulu hau Europako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mur».
Mur[1] (alemanez) edo Mura[1] (kroazieraz, eslovenieraz edo hungarieraz) Europako Erdialdeko ibaia da.
Eduki-taula
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdialde Ekialdeko Alpeetako Hohe Tauern mendikatean jaiotzen da 1.898 metrotako altueran. 480 kilometro luze da eta zatirik handiena Austrian egiten du, 330 kilometro inguru. Bidean zeharkatzen duen hiri handiena Graz da.
Ondoren 95 kilometro egiten ditu Eslovenian, hauetatik 67 Austria eta Kroaziarekiko muga zehazten duelarik. Azken zatia Kroazia eta Hungariaren arteko muga markatzen du, azkenik urak Drava ibaian isuriz.
Ibai adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dira Mur ibaiaren ibaiadar nagusiak:
- Mürz ibaia (Austrian), 98 km.
- Sulm ibaia (Austrian), 83 km.
- Ščavnica ibaia (Eslovenian), 56 km.
- Ledava ibaia (Eslovenian), 76 km.
- Trnava ibaia (Kroazian), 47 km.
Ustiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
k.a. IV mendetik aurrera izan dira uretako errotak Mur ibaiaren ertzetan. Errota bereziak dira, uraren gainean ezarrita baitaude eta urak gurpil handi bat mugitzen du. Aintzinako teknologiaz baliatu ziren eslaviarrak eta magiarrak ere eta 1930. hamarkadan oraindik errota ugari ari ziren lanean ibaiean zehar. Gaur egun bakarrak irauten du, Babič errotak (eslovenieraz: Babičev mlin), Veržej herrian.
1772an urrea ustiatzen ere hasi ziren, Mur ibaiak ugari baitzekarren, baina gaur egun kopurua ez da nahikoa honen inguruko jarduera bat sortarazteko.
Austria aldean hainbat zentral hidroelektriko daude Mur ibaian.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2013-07-06 .
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mur (ibaia) ![]() |