Muriel Ruiz de Larramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muriel Ruiz de Larramendi
Bizitza
JaiotzaUharte, 1999 (24/25 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea

Muriel Ruiz de Larramendi (Uharte, Nafarroa, 1999) nafar eskalatzailea da. Sub-18 txapelduna izan zen 2015. urtean eta Espainiako eskalada txapelduna kategoria absolutuan 2017. urtean.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urterekin, Lehen Hezkuntzako boskarren mailan zegoela, eskalada-muruan eskalatzen hasi zen Berriobeitiko Rokopolisean. Nagusiki eskalada-muruan trebatu zen, bere entrenatzaile Gorka Karapetorekin. Harkaitzetara egindako irteerekin, mailaz oso azkar igo zen, 8a+ -etik 8b+ -era, Etxauriko Trekken bidearekin[1].

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urtean, Espainiako Kopako txapelduna izan zen sub-18an eta 2015ko urrian, 16 urte zituela, Espainiako txapelduna izan zen sub-18an.

2017ko maiatzean, eskaladako proban, Zaragozan egindako Espainiako Kopa irabazi zuen. Urte berean, ekainean, 18 urte zituela, Zaragozan, Espainiako kategoria absolutuan eskaladako txapelduna izan zen. Aste bat beranduago, 2017ko ekainaren 17an, Euskal Herriko Boulderreko txapelduna izan zen Iruñeko BiHatz zentroan.

2018. urtean, Espainiako Kopan hirugarren postua lortu zuen zailtasun kategoria absolutuan eta Espainiako sub-20an txapeldunorde izan zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Muriel Ruiz de Larramendi. 2020-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).