Muriel Spark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Muriel Spark
Bizitza
Jaiotza Edinburgh1918ko otsailaren  1a
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Eskoziarra
Heriotza Florentzia2006ko apirilaren  13a (88 urte)
Hezkuntza
Heziketa Heriot-Watt University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, editorea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta biografoa
Lan nabarmenak The Prime of Miss Jean Brodie Itzuli
The Mandelbaum Gate Itzuli
The Driver's Seat Itzuli
Memento Mori Itzuli
The Comforters Itzuli
The Ballad of Peckham Rye Itzuli
The Bachelors Itzuli
The Girls of Slender Means Itzuli
The Public Image Itzuli
The Takeover Itzuli
Territorial Rights Itzuli
Loitering with Intent Itzuli
A Far Cry From Kensington Itzuli
Symposium Itzuli
Aiding and Abetting Itzuli
The Finishing School Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Edinburgoko Errege-elkartea
Royal Society of Literature Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm0816944
www.murielspark.com

Muriel Spark (Edinburgo, Eskozia, 1918ko otsailaren 1a - 2006ko apirilaren 13a) ingelesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako judu familia batekoa zen jatorriz, eta Erroman eman zuen bere bizitza ia osoa. Bere eleberriak bizitza modernoari buruzko iruzkin ironikoak eta satirikoak dira, katolizismoaren ikuspegitik eginak (1954. urtean katolizismora bihurtu zen); ongiaren eta gaizkiaren arazoa haren obra askotan agertzen den kezka da. Hegoafrikara bidaiatu zuen eta zenbait urte egin zituen Rhodesian. 1938an S. O. Sparkekin ezkondu zen, eta harengandik bereizi zenean, 1944an, Ingalaterra itzuli zen. Kanpo Arazoetako ministerioan lan egin zuen, nazismoaren aurkako propaganda sailean.

Lanik aipagarrienak: Kontsolatzaileak (1957); Memento Mori (1959); Pekham Ryeko balada (1960); Baliabide urriko andereñoak (1963); Mandelbaumeko atea (1965). Bere eleberri ospetsuena, baina, Jean Brodieren lehen urratsak (1961) da: Edinburgoko irakasle xelebre baten historia da, ikasle baten ikuspegitik begiratuta. Obra antzerkirako eta zinemarako moldatu zen, arrakasta handiz. Azkeneko lanak: Ibai ondoko berotegia (1973); Lurralde eskubideak (1979); Alfer hutsa (1981); Arazo bakarra (1984). Ipuin-bilduma bat ere argitaratu zuen, Muriel Sparken kontakizunak (1985), eta poesia- eta literatura-kritika zenbait.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]