Murray Halberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murray Halberg

Bizitza
JaiotzaEketāhuna (en) Itzuli1933ko uztailaren 7a
Herrialdea Zeelanda Berria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaAuckland2022ko azaroaren 30a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaAvondale University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria eta distantzia erdiko korrikalaria
Pisua62 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14351216 Olympic.org: murray-halberg Edit the value on Wikidata

Sir Murray Gordon Halberg (Eketāhuna, 1933ko uztailaren 7a - Auckland, 2022ko azaroaren 30a) zeelandaberritar atleta izan zen.

Errugbian jokatu zuen gaztetan, baina lesio larri batek erretiratzera behartu zuen eta Arthur Lydiard entrenatzailearen laguntzarekin atletismoan aritu zen.

1956ko Udako Olinpiar Jokoetan 11. postuan geratu zen 1.500 metroko lasterketan. 1960ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 5.000 metroko lasterketan, eta bosgarren geratu zen 10.000 metrokoan.

1958ko eta 1962ko Commonwealth Txapelketetan hiru miliako lasterketako txapelduna ere izan zen.

Gero, jarduera filantropikoetan aritu zen eta kondekoratu egin zuten.