Edukira joan

Murrizketen teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Murrizketen teoria (TOC, ingelesez,Theory of constraints) kudeaketa-paradigma bat da, edozein sistema kudeagarrik bere helburuak lortzeko muga gutxi batzuk dituela uste duena. Beti dago gutxienez muga bat, eta teoria honek prozesu bat erabili ohi du, mugapena identifikatzeko eta erakundearen gainerako egitura horren inguruan berregituratzeko. TOCek esaldi arrun bat bereganatzen du "kate bat ez da inoiz bere lotura ahulena baino indartsuagoa". Honen esanahia da, erakundeak eta prozesuak ahulak direla, zati edo pertsona ahulenak beti kalte egin ahal dutela, edo emaitzari modu negatiboan eragin diezaioketela.

Murrizketen teoria kudeaketa-filosofia orokor bat da eta Eliyahu M. Goldrattek garatu zuen, 1984an argitaratu zen The Goal izeneko liburuan. Teoria hau rakundeei etengabe beren helburuak lortzen laguntzera bideratua dago, enpresaren murrizketak identifikatuz eta hauek garatuz.[1] Goldrattek proiektuen kudeaketara egokitu zuen kontzeptua beranduago, Critical Chain (1997) liburuarekin.

Goldratt baino lehenago, antzeko kontzeptu baten hedatzailea Wolfgang Mewes izan zen, ekonomilari alemaniarra, zeinak boterera bideratutako kudeaketaren teoriari buruzko argitalpenak egin zituen. Wolfgang Mewesen argitalpenak FAZ Verlag, Frankfurter Allgemeine Zeitung Alemaniako egunkariaren argitaletxearen bitartez merkaturatu eta ezagutu ziren. Hala ere, mugaren teoriaren paradigma Goldrattek erabili zuen lehen aldiz.

Funtsezko puntuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugapenaren teoriaren oinarri nagusia da erakundeak hiru neurketa irizpideren bidez neurtu eta kontrola daitezkeela: irteera, operazio-gastua eta inbentarioa. Inbentarioa sistema batek saldu nahi dituen gauzak erosteko inbertitu duen diru guztia da. Operazio-gastua, berriz, sistema batek inbentarioa irteera bihurtzeko gastatzen duen diru guztia da. Irteera sistema batek salmenten bidez dirua sortzeko duen tasa da.[2]

Helburua bera lortu aurretik, lehenik ezinbesteko baldintzak bete behar dira. Baldintza hauek normalean segurtasuna, kalitatea, betebehar legalak eta abar barne hartzen dituzte. Enpresa gehienentzat, helburua irabazia lortzea da. Hala ere, erakunde eta irabazi-asmorik gabeko negozio askorentzat, dirua irabaztea helburua lortzeko ezinbesteko baldintza da. Helburua edo baldintza beharrezkoa izan, irteera, inbentario eta operazio-gastuen arabera erabaki ekonomiko zuzenak hartzea ezinbesteko eskakizuna da.

Bideratzeko bost urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reductio ad absurdum argudioa honakoa da: ez balego ezer sistemari irteera handiagoa (hau da, denbora-unitate bakoitzeko helburu-unitate gehiago) lortzea eragozten duena, irteera infinitua izango litzateke – eta hori ezinezkoa da benetako sistema batean.

Irteera orokorra handitzeko, mugapearen bidezko fluxua handitzea da modu bakarra.[1]

Baldin eta sistema baten helburua zehaztu eta neurketak definitu badira, jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira:

  1. Identifikatu sistemaren mugapen(a/k).
  2. Erabaki nola aprobetxatu sistemaren mugapen(a/k).
  3. Azpimarratu gainerako guztia aurreko erabakiaren arabera.
  4. Hobetu sistemaren mugapen(a/k).
  5. Abisua! Aurreko urratsetan mugapen bat gainditu bada, itzuli 1. urratsera, baina ez utzi inertziak sistemaren mugapen berri bat sortzea.[3]

Erakunde komertzial baten helburua honakoa da: "Orain eta etorkizunean diru gehiago irabaztea",[4] eta bere neurketak irteera-kontabilitatearen bidez ematen dira: irteera, inbentarioa eta operazio-gastuak.

Bost fokuratze-urratsen helburua da etengabeko hobekuntza-ahaleginak bideratzea erakundearen mugen inguruan. TOC literaturan, hau etengabeko hobekuntza-prozesua (POOGI, ingelesez Process of Ongoing Improvement) deitzen da.

Fokalizazio-urrats horiek funtsezkoak dira ondoren aipatzen diren aplikazio zehatzak garatzeko.

Murrizketa motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murrizketa sistemari bere helburua lortzea eragozten dion edozer da. Murrizketak modu ugarietan ager daitezke, baina TOCren oinarrizko printzipio bat da ez daudela hamar edo ehunka muga enpresa batean, gutxienez bat dago, baina, gehienez ere, gutxi batzuk besterik ez egongo dira edozein sistematan. Murrizketak sistemaren barnekoak edo kanpokoak izan daitezke.

Barne-murrizketa motak:

  1. Ekipamendua: gaur egungo ekipamenduak erabiltzen diren moduak sistemak zerbitzuak ekoizteko duen gaitasuna mugatzen du.
  2. Jendea: Pertsonek dituzten eredu mentalak eta pentsamenduak murrizketa bilakatu daitezke. Haien jokabidean eraginez.
  3. Politika: idatzizko edo idatzi gabeko politikek sitema batek gehiago produzitzea eragotzi dezakete.

Kanpo-murrizketak sistemak merkatuak jasango duena baino gehiago ekoitzi dezakeenean gertatzen da. Hori horrela bada, erakundeak bere produktu edo zerbitzuen eskaera handitzeko mekanismoetan zentratu beharko luke.

Murrizketa hautsi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murrizketa baten irteera-kapazitatea hainbeste handitu bada non sistema osoaren mugatzeko faktore ez den, horri "mugapena hautsi" dela esaten zaio. Orain mugatzeko faktorea sistema barruko beste zati bat izan daiteke, edo sistema kanpokoa izan daiteke (kanpo mugapena). Hori ez da eten bat egitearekin nahastu behar.

Fokuratze-urrats hauek, etengabeko hobekuntza-prozesu honek, fabrikazioan, proiektuen kudeaketan, hornidura-katean/banaketa eta beste hainbat arlotan soluzio espezifikoak sortu ditu. Beste tresna batzuk (batez ere "pentsamendu-prozesua") ere TOC aplikazioak ekarri dituzte marketin, salmenta eta finantza arloetan. Hona hemen arlo hauetan aplikatutako soluzioak:

Fabrikazio-arloko eta operazio-kudeaketako soluzioak sistemara materialak sartzea bultzatu beharrean, sistematik materialak ateratzea bilatzen du. Erabili ohi den metodologia nagusia drum-buffer-rope (DBR)[5] da, eta simplified drum-buffer-rope (S-DBR)[6] izeneko aldaera bat ere badago.

Drum-buffer-rope fabrikazioaren exekuzio-metodologia bat da, sistema batek emandako irteera bakarrik sistemaren mugapenean emandako irteeraren berdina izan daitekeela oinarrituta.

Abiadura handiko produkzio prozesu automatizatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpen-lerro automatizatuek errendimendu-tasa eta irteera-kopuru handiak lortzen dituzte. Diseinuaren eta eraikuntzaren arabera, makina hauek abiadura eta ahalmen ezberdinetan lan egiten dute eta, beraz, eraginkortasun maila desberdinak izan ditzakete.

Adibide nabarmen bat edarien industria da. Industria honetan, produkzio-lerro automatizatuetan betetze sistemek normalean hainbat makina izan ohi dituzte ontziratze prozesu osoaren pausoak gauzatzen dituztenak. Ontziak lehen mailako betetzetik, bigarren mailako ontziratze eta paletizazioraino.[7]

Errendimendua maximoa lortu ahal izateko, ekoizpen-lerroek diseinatutako murrizketa bat izan ohi dute. Murrizketa hau lineako makina motelena eta askotan garestiena izaten da. Linearen errendimendu orokorra makina honek zehazten du. Gainerako makina guztiak azkarrago funtziona dezakete baina garraiatzaileen bidez konektatuta daudenez, errendimendua muga de makina motel honek zehaztuko du.

Hornikuntza-katea eta logistika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hornikuntza-kateen irtenbidea inbentario-fluxua sortzea da. Erabilgarritasun handiagoa bermatzeko eta soberakinak ezabatzeko.

TOC banaketa-soluzioa eraginkorra da hornikuntza-katearen pauso bat jorratzeko eta hobetzeko, murrizketa den pausoa hain zuzen ere. TOC banaketa-soluzioaren helburua erabilgarritasunean oinarritutako abantaila lehiakorra lortzea da, salgaien fluxua eteten denean gabeziek eta soberakinek eragindako kalteak murriztuz.

Hornikuntza-kateen irtenbidea inbentario-fluxua sortzea da. Erabilgarritasun handiagoa bermatzeko eta soberakinak ezabatzeko. TOC banaketa-soluzioa eraginkorra da hornikuntza-katearen pauso bat jorratzeko eta hobetzeko, murrizketa den pausoa hain zuzen ere. TOC banaketa-soluzioaren helburua erabilgarritasunean oinarritutako abantaila lehiakorra lortzea da, salgaien fluxua eteten denean gabeziek eta soberakinek eragindako kalteak murriztuz.

Ikuspegi honek hainbat arau berri erabiltzen ditu behar den erabilgarritasuna mantentzeko baino inbentario txikiago batekin:

  1. Inbentarioa, iturritik ahalik eta hurbilen dagoen agregazio-puntu batean egiten da. Planteamendu honek agregazio puntuan eskari leundua bermatzen du eta horrela  behar duen inbentarioa txikiagoa izatea.
  2. Arau hau jarraituz, eskariaren arabera fabrikatzea, stock bihurtzeko fabrikatzea bihurtzea eragin dezake.
  3. Biltegiratzeko kokapen guztietan, hasierako inbentario-erregulatzaileak ezartzen dira eta horiek  inbentarioaren goiko muga bat sortzen dute . Erregulatzailearen tamaina, batez besteko betetze-denboran ("RT") espero den gehienezko kontsumoaren berdina da. Hau da, toki batean, eskatu eta kontsumituko dugun produktu baino stock handiago bat edukitzeak, hau da,biltegiratuta behar duguna baino gehiago izateak ez dakarkigu inongo abantailarik.
  4. Erregulatzaileak ezarri ondoren, ez da eskaera agindurik egiten, betiere sarrerako kantitatea (dagoeneko eskatutakoa baina oraindik jaso gabea) gehi eskura dagoen kantitatea, erregulatzailearen tamainaren berdina edo handiagoa bada.
  5. Eskura duguna eta iada eskatu dugun inbentarioa erregulatzailea baino txikiagoa denean, eskaerak ahalik eta azkarren egiten dira sarrerako inbentarioa handitzeko.
  6. Erregulatzaileen tamaina egokia mantentzen dela ziurtatzeko, “Buffer Management” izeneko algoritmo sinple bat erabiltzen da.

Pentsamendu prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentsamendu-prozesua, kudeatzaileei proiektu bat abiarazteko eta urratsak ezartzeko  tresna multzoa da. Fluxu logiko batean erabiltzen direnean, erosketa-prozesu batean laguntzen dute:

  1. Arazoa ulertu eta adostasuna lortu.
  2. Konponbidea adostu
  3. Konponbideak arazoa konpontzen duela ziurtatu
  4. Konponbideak ekar ditzaken ondorio negatiboak pentsatu
  5. Ezartzeko edozein oztopo gainditzea adostu

TOC erabiltzaileek batzuetan pentsatutako ondorio negatibo hauen aurkako erresistentzia geruzetan egiten dute lan.

TOC erabiltzeko tresnen laburpena, erantzuten laguntzen duten galderen eta erabilitako konstruktu logikoen laburpena, beheko taulan aurkezten da.

Nahikoa pentsatzea

"Bada.... orduan"

Beharrezko Pentsamendua "... behar dugu"
Zer aldatu? egungo errealitatearen zuhaitza
Zertara aldatu? etorkizuneko errealitatearen zuhaitza lurruntzen ari den hodeia
Nola aldatu? Trantsizio zuhaitza Baldintza-zuhaitza


TOC Pentsamendu-prozesuko tresnak: Tresna hauen erabilera TOCren oinarrizko sinesmenetan oinarritzen da: a) berez sinpleak direla (erakundeetan elkarrekiko mendekotasunak daude), b) berezko harmonia nahi dute (irabazi-irabazi irtenbideak posible dira), c) berez onak direla (pertsonak). Onak dira eta berezko potentziala dute (pertsonek eta erakundeek hobeto egiteko ahalmena dute).

Drum-buffer-rope-ren suboptimizitatea

TOC lineako programazio teknikekin alderatuta positiboki ebaluatu bada ere,[8] Auckland-eko Unibertsitateko D. Trietsch-ek dio DBR metodologiak lehiakideek baino ahulagoa dela.[9] [10]Getulio Vargas Fundazioko Linhares-ek erakutsi du TOC-ren produktuen nahasketa optimoa ez dela emaitza optimoak emango, P=NP [11] izatea suposatuz.

Onartzen ez den zorra

Duncanek (Steynek aipatzen duen bezala) [12]dio TOC asko mailegatzen dela Forresterre 50eko hamarkadan garatutako sistemen dinamiketatik eta Bigarren Mundu Gerrakoa den prozesu estatistikoen kontroletik. Eta Noreen Smithek eta Mackeyk, TOCi buruzko txosten independentean, adierazten dute TOCeko hainbat kontzeptu giltzarri "azken hamarkadetan gai izan direla kudeaketa-kontabilitateko testuliburuetan. "[13] Goldratt-en liburuek ez dute onartzen TOCek aurreko 40 urtetik gorako ikerketa eta praktika zientifikoei maileguan ematen dienik, bereziki programaren ebaluazioari eta berrikuspenari/bide kritikoaren metodoari (PERT/CPM) eta denboraren araberako estrategiari dagokienez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Goldratt, Eliyahu M.; Cox, Jeff. (1992). The goal: a process of ongoing improvement. (2., rev. ed. argitaraldia) North River Pr ISBN 978-0-88427-061-4. (kontsulta data: 2024-11-28).
  2. ↑ Goldratt, Eliyahu M. (1998). Essays on the Theory of Constraints.. [Great Barrington, Massachusetts]: North River Press ISBN 0-88427-159-5..
  3. ↑ Goldratt, Eliyahu M.; Cox, Jeff. (2004). The goal: a process of ongoing improvement. (3., rev. ed., 20. anniversary ed. argitaraldia) North River Press ISBN 978-0-88427-178-9. (kontsulta data: 2024-11-28).
  4. ↑ Cox, James F., ed. (2010). Theory of constraints handbook. McGraw-Hill ISBN 978-0-07-166554-4. (kontsulta data: 2024-11-28).
  5. ↑ Goldratt, Eliyahu, Fox, Robert. (1986). The Race. [Croton-on-Hudson, New York]: North River Press. ISBN 978-0-88427-062-1...
  6. ↑ Schragenheim, Eli; Dettmer, H William. (2000-09-28). Manufacturing at Warp Speed.  doi:10.4324/9781482279214. (kontsulta data: 2024-11-28).
  7. ↑ (Ingelesez) Van Wezel, Wout; Van Donk, Dirk Pieter; Gaalman, Gerard. (2006-04). «The planning flexibility bottleneck in food processing industries» Journal of Operations Management 24 (3): 287–300.  doi:10.1016/j.jom.2004.11.001. ISSN 0272-6963. (kontsulta data: 2024-11-29).
  8. ↑ (Ingelesez) Fredendall, L.; Zhiwei Zhu; Qiu, M.. (2002-08-01). «TOC or LP? [production control»] Manufacturing Engineer 81 (4): 190–195.  doi:10.1049/me:20020411. ISSN 0956-9944. (kontsulta data: 2024-11-27).[Betiko hautsitako esteka]
  9. ↑ Trietsch, Dan. (2005-02-23). Ronen, Boaz ed. «From Management by Constraints (MBC) to Management By Criticalities (MBC II)» Human Systems Management 24 (1): 105–115.  doi:10.3233/HSM-2005-24109. (kontsulta data: 2024-11-27).
  10. ↑ Theory of Constraints. .
  11. ↑ (Ingelesez) Linhares, Alexandre. (2009-09). «Theory of constraints and the combinatorial complexity of the product-mix decision» International Journal of Production Economics 121 (1): 121–129.  doi:10.1016/j.ijpe.2009.04.023. (kontsulta data: 2024-11-29).
  12. ↑ Steyn, Herman. (2001-08). «An investigation into the fundamentals of critical chain project scheduling» International Journal of Project Management 19 (6): 363–369.  doi:10.1016/s0263-7863(00)00026-0. ISSN 0263-7863. (kontsulta data: 2024-11-28).
  13. ↑ Noreen, Eric W.; Smith, Debra; Mackey, James T.. (1995). The theory of constraints and its implications for management accounting. North River Press ISBN 978-0-88427-116-1. (kontsulta data: 2024-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]