Mursal Nabizada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mursal Nabizada
Bizitza
Herrialdea Afganistan
HeriotzaKabul2023ko urtarrilaren 15a
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legegilea

Facebook: nabizadamursal Twitter: nabizadamursal Youtube: UC1bpQ8Oy9adjgUqhGhf5aFg Edit the value on Wikidata

Mursal Nabizadapaxtuneraz: مرسل نبی زادہ‎ — (Nangarhar probintzian, Afganistan, 1990eko hamarkadan - Kabul, Afganistan, 2023ko urtarrilaren 15a) afganistandar emakume politikari eta parlamentaria izan zen.[1] Afganistango Asanblada Nazionaleko kide izandakoa, talibanen erregimenarekin oso kritiko azaldu zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afganistango Nangarhar probintzian jaio zen 1990eko hamarkadan.[2] Afganistango Asanblada Nazionaleko kide zen 2021eko abuztuan talibanek boterea indarrez berreskuratu zuten arte.

Asanbladatik kanporatua eta mehatxupean bizi zela, Mursalak herrialdetik ihes egiteari uko egin zion eta Kabulen bizitzen jarraitu zuen. Hori ez ezik, talibanen erregimenarekin kritiko azaltzen jarraitu zuen. 2023ko urtarrilaren 15an ezezagun batzuek hil zuten, tiroz, bere etxean indarrez sartu ondoren.[1] Mursalaz gain, erasoan bere bizkartzainetako bat ere hil egin zuten eta bi pertsona zauritu zituzten: Mursalaren neba eta beste bizkartzain bat.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Rey Gorraiz, Uxue. (2023-01-16). «Talibanek boterea berreskuratu ondoren hiriburuan jarraitu zuten emakumezko parlamantari bakarretako bat hil dute, tiroz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  2. a b c (Ingelesez) «Mursal Nabizada: Gunmen kill former Afghan MP at home in Kabul» BBC 2023-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]