Muru Artederreta
- Artikulu hau Tebas-Muru Artederretako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muru».
| Muru Artederreta | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Tebas-Muru Artederreta |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°40′04″N 1°39′58″W / 42.66778°N 1.66611°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 223 ({{{urtea}}}) |
Muru Artederreta Tebas-Muru Artederretako udalerriko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 223 biztanle ditu.
Izenaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelaniazko izena Muruarte de Reta da. Izen erdal honen jatorria euskarazkoaren irakurmen kaskarra da. Izan ere, eskualde horren euskarazko izena Artederreta baita (gaztelaniazko Carrascal, hain zuzen ere; arteari carrasca deitu izan zaio inguruneko erdaraz). Beraz, herri hau Artederretako Muru izenekoa baino ez litzateke (Muru Astrain eta beste herri batzuetatik bereizi ahal izateko).
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 229 | 227 | 230 | 227 | 215 | 192 | 210 | 223 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Tebas-Muru Artederretako herriak | ||
|---|---|---|
