Muru Astrain

Koordenatuak: 42°45′58″N 1°44′33″W / 42.76608°N 1.74242°W / 42.76608; -1.74242
Wikipedia, Entziklopedia askea
Muru Asterain» orritik birbideratua)
Artikulu hau Zizur Zendeako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muru».
Muru Astrain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaZizur zendea
Administrazioa
Posta kodea31190
Geografia
Koordenatuak42°45′58″N 1°44′33″W / 42.76608°N 1.74242°W / 42.76608; -1.74242
Demografia
Biztanleria75 (2020:  3)

Muru Astrain[1] Nafarroa Garaiko erdialdean dagoen Zizur Zendea udalerriko kontzeju bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 58 biztanle ditu.

Muru Astrain 20-12-7

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muru Astraingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
47 47 44 53 56 58 59 58

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muru Astrainek garrantzi handia izan du Zizur Zendearen historian; izan ere, mendeetan, Zendea osoko batzarrak biltzen ziren tokia eta egoitza izan zen. Batzar horiek Doneantsu[2] ermitan biltzen ziren, Nuingo herri husturen antzinako parrokian, 1960ra arte bertan jendea bizi baitzen.

K.a. 700. urtean, geroago San Zoilo ermita izango zenaren inguruan, Burdin Aroan bizi izan ziren lehen biztanleak eta Sansol izeneko lekuan, nekropolia aurkitu zuten[3].

Herri horretan ermita ugari izan dira: Santa Eulalia eta aipatutako San Zoilo eta Doneantsu. XVI. mendean, hango biztanleek petxak ordaintzen zizkioten Iranzuko monasterioari eta haiekin tira-bira ugari izan zituzten.

Kontzejuak eliz gotiko bat du, San Estebanekoa, eta bere jaiek abuztuko lehen astean izaten dira.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren izendegia.
  2. Doneantsu - Pertsona-izenak - EODA. Euskaltzaindia.
  3. (Gaztelaniaz) Castiella, Amparo. (1991-1992). «Consideraciones sobre el poblado y necrópolis de Sansol (Muru-Astrain, Navarra). Campaña 1988» Trabajos de arqueología Navarra 10: 225-317. ISSN 0211-5174..
  4. (Gaztelaniaz) «Muru-Astráin» Ayuntamiento Cendea de Cizur / Zizur Zendeako Udala (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zizur Zendea
Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia