Murueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Murueta
 Bizkaia, Euskal Herria
Urdaibai 4.JPG
Murueta, Gautegiz-Arteagatik ikusia.
Muruetako bandera

Muruetako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialdea
Izen ofiziala Escudo de Murueta.svg Murueta
Alkatea Francisco Javier Ondarza Magunagoicoechea (MIT)
Posta kodea 48394
INE kodea 48908
Herritarra muruetar
Kokapena
Koordenatuak 43° 21′ 10″ N, 2° 40′ 50″ W / 43.352777777778°N,2.6805555555556°W / 43.352777777778; -2.6805555555556Koordenatuak: 43° 21′ 10″ N, 2° 40′ 50″ W / 43.352777777778°N,2.6805555555556°W / 43.352777777778; -2.6805555555556
Murueta hemen kokatua: Bizkaia
Murueta
Murueta
Murueta (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 6,1 km2
Garaiera 5 metro
Distantzia 25,5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 298 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 1)
% 52,58 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,42
Dentsitatea 48,85 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 17,8
Zahartze tasa[1] % 17,47
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 68,49
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 83,33 (2011)
Genero desoreka[1] % 2,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,18 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 82,56 (2010)
Euskararen erabilera %61,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.murueta.es

Murueta Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 298 biztanle zituen 2016. urtean. 1967an herri independente izateari utzi zion, Gernikak anexionatu zuelako; 1987an independentzia berreskuratu zuen berriro ere.

Inguru naturala eta mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murueta Oka ibaiaren mendebaldean kokatzen da Urdaibaiko erretserba naturalaren baitan. Muruetako erliebea aldakorra da. Batetik, itsasadarraren ondoko padura eta gune lauak, eta bestetik, mendebaldean dauden mendiak. Zenbat eta mendebalderago, maldak orduan eta handiagoak dira.

Muruetaren herri mugakideak honakoak dira: Busturia eta Gautegiz-Arteaga, iparraldean; Forua, hegoaldean; Gautegiz-Arteaga, ekialdean; eta Gamiz-Fika eta Fruiz, mendebaldean. Mendebaldeko muga naturala Oka ibaia da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza izan da beti Muruetaren jarduera ekonomiko nagusia. Dena den, herriaren izena daraman Muruetako ontziola "Astilleros de Murueta S.A." enpresak garrantzi handia dauka. 1943an sortua, 170 ontzi baino gehiago eraiki ditu historian zehar. Itsasoraturiko lehen itsasontzia "Punta Begoña" izan zen.

Urteak aurrera joan ahala, eta merkatuaren beharrizanak direla eta, karga ontziak eraikitzeaz gain, Bermeorako eta Euskal Herriko osorako atunontziak eraikitzen dituzte. Ontzietako batzuk 130 metroko luzera ere badute.

2004an Espainiako gobernuak Sestaoko La Naval ontziola publikoa pribatizatu zuenean, Astilleros Murueta eta Ingelectric euskal enpresa-taldeak La Navalen akziodun nagusi bilakatu ziren eta Euskal Herriko ontziolarik handiena sortu zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muruetako biztanleria

1970etik 1981era arteko daturik ez dago, Gernikak 1967an Murueta anexionatu zuelako.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muruetako alkatea Muruetako Independenteen Taldeko Frantzisko Jabier Ondarza Maguna-Goikoetxea da.

Muruetako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Muruetako Independenteak
5 / 7
148 (% 70,81)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 7
61 (% 29,19)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Garraiobideak eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murueta Bilbo eta Bermeo arteko Euskotrenen lineak zeharkatzen du. Urdaibaiko linea bi zatitan eraiki zen. Lehenik, Zornotza eta Sukarrieta arteko tartea, 1893an inauguratua. Eta azkenik, Bermeorainoko trenbidea, 1956an. 2006. urtean trena Bermeora lehen aldiz heldu zela 50 urte bete zirenean, antzinako lurrun-tren batek ibilbide turiskoak egin zituen trenbidean.

Trenaz gain, Bizkaibusen Bilbo eta Bermeo arteko A3515 lineak geltokiak dauzka Murueta udalerrian.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muruetako jaiak abuztuko lehen astean ospatzen dira. Horrez gain, honako egunetan azokak eta jaiak antolatzen dira:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andra Mariaren Jaiotza eliza

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murueta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .