Mururoa
| Mururoa | |
|---|---|
| Bertako izena | Mururoa |
| Geografia | |
| Kokapena | Ozeano Barea |
| Uhartedia | Polinesia |
| Azalera | 15 km2 |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Itsasoz haraindiko kolektibitatea | Polinesia Frantsesa |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 0 |
Mururoa ala Moruroa, historikoki Aopuni, Tuamotu artxipelagoko atoloi bat da, Polinesia Frantseseko Tureia udalerrian dagoena. Frantziak arma nuklearrak probatzeko saioak egin zituen han, lehena 1966an.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atoloiak itxura obala du. 28 km luze da eta 11 km zabal. Itsasotik barruko aintzirara igarotzeko 10,2 metroko sakonerako pasabidea du ipar-ekialdean. Eraikin militar batzuk daude, hiru portu eta bi aireportu. Bakarrik militar unitate bat bizi da bertan. Sarbidea debekatuta dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mururoa izenak Mangarevako hizkuntzaz «Sekretu handiko uhartea» esan nahi du. Europearrek atoloia 1767an aurkitu zuen Philip Carteret ingelesak eta Osnaburg izena jarri. Matilda's Rock izenaz ere ezagutu zen: 1792 Matilda izeneko baleontzia urperatu zen inguruan eta naufragoek txalupetan Tahitiraino heldu ziren.
Saio nuklearrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966tik 1974 Mururoan berrogeita bat saio nuklear egin ziren atmosferan eta, 1995 arte, 137 lur-azpian. Azken kanpainak mundu osoko protestak eragin zituen, tartean Greenpeace elkartearenak. Geroztik, 1996tik, laborategiko simulazioak bakarrik egin dira.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartean egun ez da inor bizi eta Armadaren agintepean dago. 1998tik jarraipen erradiologikoa egiten da: Defentsako langileek urtero egiten duten ingurumen laginketaren kanpaina bat. 2006ko urriaren 15ean, Polinesiako Batzarrak azterketa nuklearren ondorioei buruzko txostena onartu zuen, eta ondorioztatu zuen "azterketa nuklearrek eragin handia izan dutela osasunean, ingurumenean, gizartean eta polinesiar ekonomian".[2] Txosten horren atzean dagoen Ekonomia, Gizarte eta Kultura Kontseiluak gomendatzen du "Estatuak egitate nuklearra aitortu eta, beraz, bere erantzukizun osoa bere gain hartzea". Mururoa eta Fangataufa lur-azpiek ia 500 kg plutonio dituzte.
Mururoa eta Fangataufa Frantziaren jabetza osoa dute 1964az geroztik. Senatuak onartu zuen 2012an Polinesia Frantsesaren erkidegoari bere atzeraegitea proposatu zion legeak, baina Frantziako Gobernuak ez du aurrera egin.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atoloia 2005eko abenduan.
- Muroroako aintzira 1972an.