Musée des Beaux-Arts et d'Archéologie de Besançon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Musée des Beaux-Arts et d'Archéologie de Besançon
0 Besançon - Fontaine des Eaux d'Arcier (2).JPG
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
DepartamenduaDoubs
Frantziako udalerriBesançon
Koordenatuak 47° 14′ 25″ N, 6° 01′ 23″ E / 47.24027778°N,6.02305556°E / 47.24027778; 6.02305556Koordenatuak: 47° 14′ 25″ N, 6° 01′ 23″ E / 47.24027778°N,6.02305556°E / 47.24027778; 6.02305556
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1694
Bisitariak urtean 46.469
Webgune ofiziala

Besaçongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa Frantziako museo publikorik zaharrena da. 1694ean sortu zen[1], Louvre museo publiko bilakatu baina ia mende bat lehenago.

"Avrigney-go zezena" deiturikoa. 1756an aurkitua. Galo-erromatar erlijioaren adibide bat.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besaçongo Arte Ederren eta arkeologia bilduma hiru multzotan banatzen da: arkeologia, pintura eta mararzketa.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • “Avrigney-go zezena” deituriko  hiru adrreko zezena. 1756ean aurkitua. Arte erlijioso galo-erromatarraren adibide bat.
  • Egipziar bildumak Seramongo, XXI. Dinastian bizi izan zen eskribau baten, eta Ankhpakhered-en, Amonen artista eta 26. Dinastiako saazerdote baten semearen momiak ditu. Ushabtiak,  jainkoak, etab.  irudikatzen dituen figuratxo batzuk baditu bildumak.
  • Historiaurreko bilduma garrantzitsu batek Neolitiko, Brontze Aroko eta Burdin Aroko objrktuak ditu.
  • Bilduma arkeologikorik garrantzitsuena garai galo-erromatarrekoa da. Honek mosaikoak (Neptunoren mosaikoa eta Medisen mosaioa collège Lumiere domusean aurkituak), hiriko indusketetan topatutako betse onbjektu batzuk eta Avrigney-eko hru adardun brontzezko zezen bate estatua bat biltzen ditu.
  • Erdi Aroko bildumak estatua, harrizko sarkofagoak eta beste erlikia batzuk dituz bere baitan.

Marrazkien gabinetea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besaçoneko Arte Ederren eta Arkeologia Museoak Frantziako gabineterik handienetariko du, izan ere, XV. Mende amaieratik XX. Mendera arteko eskola europearreko 5.500 artelan ditu. Bertan Federico Barocci, Tintoretto, Annibale Carracci, Tiepolo artistak daude XV eta XVIII. Mende arteko lan italiarren artean. Durero, Rubens, Jacob Jordaens, Rembrandt XVI eta XVII. mendeetako iparraldeko artisten artean eta Poussin, Le Sueur, Vouet, Boucher, Fragonard, Huberto Robert, Watteau, David, Géricault, Delacroix, Courbet, Dufy, Marquet, Matisse, Rodin XVI. Eta XX. Mende bitarteko artista frantsesen artean.

Margoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumek XIV. Eta XX. Mende bitarteko arte europearraren garapen eta joera nagusiak erakusten dituzte:

Italia: Bellini, Tintoret, Tiziano, Palumbo, Giuseppe Recco, Luca Giordano, Tiepolo eta nabarmenki  Bronzino bere maisulanarekincon su obra maestra: Kristoren erosta.

Iparraldeko Eskolako ondorengo ordezkaritza du: Lucas Cranach el Viejo, Jan Brueghel el Viejo, Rubens, Jacob Jordaens, Jan Lievens, Ruysdael, Aelbert Cuyp, Willem Claesz Heda eta Jan van Goyen.

Espainia Zurbarán, Juan de Arellano, Goya  eta bere kanibalismo eszenek ordezkatzen dute.

Bilduma farntsesa: Simon Vouet, Philippe de Champaigne, Le Sueur, Hubert Robert, Fragonard, François Boucher, Nonotte, David, Ingres, Géricault, Delaroche eta bereziki  Courbet The kill of deer lanarekin, baita ere, Bonnard, Vallotton, Renoir, Matisse, Suzanne Valadon, Albert Marquet bezlako margolariak.

Bildumen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren bildumak lau doaintzen bidez sortu ziren nagusiki. 1694ean, Boisot-ko abadeak bere bilduma (idatziak, liburuak, medailak, hamaika margo, eta Granvelle familiaren lau busto) hiriko monje benediktiarrei eman zien, hiritarrek astean bi aldiz ikusteko aukera izeteko baldintzarekin Boisot liburutegi- musei honek XVIII. Mende guztian zehar iraun zuen. 1819an Pierre-Adrien Pâris, erregearen arkitektuak, bere bilduma gehitu zion (38 margo eta 183 marrazki, Fragonardenak barne). Jean Gigouxek 1894ean oparitu zion bere bildumamuseoari (3000 marrazkitik gora eta Espainia, Ingalaterra eta Alemaniako eskoletako 460 margo) eta, azkenik, George Besson eta bere emazteak beraien bilduma (112 margo eta 220 marrazki moderno eta garaikide) eman zioten 1960an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.lonelyplanet.com/france/the-jura/besancon/sights/museums-galleries/musee-des-beaux-arts-et-darcheologie