Bederatzi
musak, erliebe batean.
- Artikulu hau greziar mitologiako pertsonaiei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Musa (argipena)».
Greziar eta erromatar mitologian, musak (antzinako grezieraz: Μοῦσαι, moũsai) musika, olerkigintza eta beste arte eta zientzia zenbaiten jainkosa inspiratzaileak ziren. Euren ama Mnemosine zen, Urano eta Gearen alaba. Zeusekin bederatzi gauetan zehar elkartu ondoren jaio ziren bederatzi musak. Musa bakoitzaren izenak inspiratzen duen arteari egiten dio erreferentzia:
- Klio, "ospea ematen duena", historiaren musa da;
- Euterpe, "atsegina ematen duena", musikaren musa da;
- Talia, "loratzen dena", komediaren musa da;
- Melpomene, "kantatzen duena", tragediaren musa da;
- Terpsikore, "dantzarekin atsegina ematen duena", dantzaren musa da;
- Erato, "maitakorra", lirikaren musa da;
- Polimnia, "ereserki anitzekoa", kantu sakratuen musa da, eta beste batzuen iritziz, geometriarena;
- Urania, "zerutiarra", astronomiaren musa da;
- Kaliope, "ahots ederrekoa", epikaren musa da.