Musa Ali

Koordenatuak: 12°28′15″N 42°24′18″E / 12.4708°N 42.405°E / 12.4708; 42.405
Wikipedia, Entziklopedia askea
Musa Ali
Datu orokorrak
Garaiera2.028 m
Prominentzia1.607 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak12°28′15″N 42°24′18″E / 12.4708°N 42.405°E / 12.4708; 42.405
Honen parte daRift Haran Handia
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdea Afar Region
Etiopiako zonaAwsi Rasu
Geologia
Material nagusiaRiolita

Musa Ali mendia (afarreraz: Musa' Ali-Ale[1]) Djibuti, Eritrea eta Etiopia biltzen diren lekua da. Hiru estatu hauetan sakabanatuta bizi den afar herriaren lurraldeko punturik altuena da eta Djibutikoa ere bai. Estratosumendia da.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen beraren hainbeste aldaera topa daitezke. Mendiaren izen osoa jatorrizko hizkuntzan (afarreraz alegia) Musa' Ali-Ale da; "Musa bere mendian" esan nahi du. Ale izen generikoa da, "mendi" esanahiaz. Dialektoen arabera Musa' Qali-Qale ere deitzen zaio. "Musa" pertsona-izena da: Musa al-Kazim xiien zazpigarren profeta da[2]. Etiopian Musa edo Moussa Ali Terara[3] (terara=mendia amhareraz) erabiltzen dira mendi honetarako.

Djibuti kolonizatu zuten frantsesek generikorik gabe izendatzeko joera izan dute baina grafia-dantza suertatu da: Moussa 'Ali [4], Mussa Ali, Moussa Ali, Mousa Ali, Moussa Alli, Mousa Alli, Mussa-Ali edo Musa Ali bera[5][6].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rift Haran Handiaren iparraldean dago.

Hirumuga da estatuei begira; banaketa administratibo hauetan kokatuta dago:

Aldiz, hiru aldeetatik afar herria bizi da.

Kokapen estrategikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapen geoestrategikoagatik estatuen arteko ika-miken lekukoa da; Eritrea 2008ko ekainean Djibutiko lurretan sartu zen eta borroketan soldadu djibutiar asko hil ziren, Etiopiak mendian base militar berria eraiki eta irismen luzeko artilleria instalatu zuen urte bereko apirilean eta Frantziako armadak ere (ikus artikuluaren argazkia) presentzia du Djibuti bere kolonia-ohian[7][8]. Estatu hauen arteko mugak eztabaidagai badaude ere, hiruren topalekua Musa Ali mendia zela adostu zuten; hala ere, Eritreak Etiopiak mendia okupatu zuela salatu zuen[9].

Estatuen arteko gatazkez gain, Djibutiko gobernuak oposizioko alderdietako kideak direlakoan eskualdeko afar herrikoak zigortu ditu eta hilketak burutzeaz salatu dute[10].

Egoera horrek eta eremuko baldintza gogorrek (basamortua da) mendira hurbiltzen direnak oso gutxi izatea dakarte.

Sumendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estratosumendia da eta azken erupzioa Holozenoan eman zelakoan daude ikertzaileak, ez baita ezaguna; noiz sortu zen ere ez dakigu. Sumendiaren tontorra erriolitazko laba isuriak dituen galdara batek zatitzen du[11]. Bere sumendi-kodea 0201-123 da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008
  2. Didier Morin: Mūsa’álli artikulua in Dictionnaire historique afar (1288-1982), Karthala Editions, 2004.
  3. Adibidea webgune honetan.
  4. IGNko Djibouti mapan.
  5. Sinonimoak Global Volcanism Program webgunean.
  6. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ingelesez Mount Musa Ali erabiltzen du. Ikus 2. or.
  7. Estatuen arteko tentsioa albiste Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren webgunean.
  8. Eritrearren ikuspegia webgune honetan.
  9. Albistea Afrol.com webgunean.
  10. Jazarpenaren berri AFASPAren webgunean.
  11. Ikus loturetan Global Volcanism Program.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]