MuseScore
MuseScore musika idazteko programa bat da. Linux, Mac OS X eta Microsoft Windows sistema eragileentzat dago egina. WYSIWYG erako programa bat da eta hainbat ezaugarri ditu:
- Hainbat formatutako partiturak esportatu eta inportatu ditzake:
- MusicXML formatua duten fitxategiak
- MIDI estandar formatua duten fitxategiak
- Perkusioa idazteko aukera eskaintzen du
- Partiturak zuzenean inprimatu edo PDF formatuan fitxategi batean gorde daitezke
Programa honek erabiltzaile interfaze garbia dauka, noten sarrera erosoa eta azkarra eginez. Sibelius eta Finale bezalako programek erabiltzen duten interfazearen antzerakoa da.
MuseScore software askea da eta GNU lizentziapean argitaratu da.
Gaitasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MuseScore-k hainbat formatuetako musika inportatu eta esportatu dezake, hala nola MIDI eta MusicXML. PDF, SVG eta PNG bezalako formatuetan ere gorde ditzake partiturak, gerora inprimatu ahal izateko. LilyPond-era ere esportatu daiteke musika, beste moldaketa batzuk egin ahal izateko.
Hainbat hizkuntzetan dago erabilgarri (tartean euskara), erabiltzaileen itzulketaz lagunduriko bertsioak direla medio.
Garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MuseScore MusE-ren kodean oinarrituta dago, Linux-erako MIDI sekuentziadore bat. 2002an, Werner Schweer-ek MusE-ren idazketa musikalerako gaitasunak MusE sekuentziadoretik kentzea erabaki zuen eta musika editore bezala birprogramatzen hasi zen[1]. Birprogramaketa Qt-oinarrituta dago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sibelius (programa), programa komertziala.
- Finale (programa), programa komertziala.
- NtEd Linux-erako musika editorea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dave Phillips, "At the Sounding Edge: Music Notation Software, the Final Installment," Linux Journal (6 Abril 2006).