Museo Kapitolinoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palazzo dei Conservatori, Museo Kapitolinoak
Museo kapitolinoak

Museo Capitolinoak (italieraz: Musei Capitolini) Erromako hiriko museo zibiko nagusia dira. Pluralean esaten da bere jatorriari erreferentzia eginez, izan ere, aurretik zegoen antzinako eskulturen bildumari Benedicto XIV.ak XVIII. mendean  Pinakoteka Gehitu zioen, honek ere erromatar garaia jorratzen zuelarik gehienbat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitolinonen egoitza historikoa Kontserbadoreen jauregiek (Palazzo dei Cinservatori) eta Jauregi Berriak (Palazzo Nuovo) osatzen dute, Campidoglio plazan (kapitolio plaza) kokaturiko eraikinak izanik, hau Miguel Angelen diseinuaren arabera berritua.

Museoaren sorkuntza 1471ean eman ahal izan zen , Sixto IV.a Aita Santuak hiriari Lateranotik eratorritako brontzeen bilduma garrantzitsu bat (horien artean Luperka) dohaintzan eman zionean. Hauek Kontserbadoreen jauregiko patioan kokatu ziren  eta Campidoglio plazan; horren ondorioz museo hau munduko museo publikorik zaharrenean dela esan daiteke.

Paulo III eta Pio V.a bezalako hainbat Aita Santuen dohaintzei esker bilduma haziz joan zen, eta horretaz gain Vatikanotik eskultura paganoak kendu zituzten. 1654ean Palazzo Nuovoren eraikitzearekin egoera hobetu egin zen.

Museoa Klemente XII,a Aita Santuaren desiraz ireki zen 1734ean, ia mende bat geroago. Bere ondorengoak  Benedicto XIV.ak  kapitoliar pinakoteka inauguratu zuen Sacchetti eta Pio familiaren bilduma pribatuak eskuratuz

Italiaren bateratzearen ondoren Erroma hiriburu bilakatzeko  egindako indusketek objektu berri asko azaleratu zituzten, hauek, Herri- Biltegi Arkeologikoan, ondoren Antiquarium deitua, neurri batean Kapitolioetan erakutsiak izan ziren  

1997an egoitza bat ireki zen Erromako auzo ostienseko  Giovanni Montemartini Zentral Hidroelektrikoan,  arkeologia industrial eta klasikoaren arteko nahasketa originala lortuz.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo kapitolinoetako bilduma historikoak ondorengoak dira:

  • Pinakoteka, Sacchetti markesaren eta Pio Saboyakoa printzeen familiaren bildumatik dator.
  • Protomoteka, Pio VII.aren borondatez 1820ean Panteoitik kapitoliora eraman ziren pertsonai ilustreen bustoen bilduma da.
  • Castellani bilduma, Augusto Castellanik XIX. mendearen bigarren erdialdean eginiko dohaintza da. Hau zeramika arkaikozko (K.a. VIIItik IV.ra) zatiak, zonalde etruriarrekoak gehienbat, baina baita ere zati greziar eta italikoak.
  • Medagliere kapitolinoa: Udaleko txanpon, medalla eta bilduma, 1872an sortua eta 2003an publikoari irekia.

Bertan mantendu den artelanik ospetsuena Marko Aurelioren zaldizko estatua da. Plaza erdian dagoena kopia bat da, jatorrizkoa hainbat errestaurazio lanetatik pasa ondoren Marko Aurelioren Exedra deituriko eta berriki beiraz estalitako patio batean kokaturik dago, lorategi erromatarrean, Kontserbadoreen jauregiaren atzealdean.

Jauregi berrian (Palazzo Nuovo) K.o. II. Mendeko enperadorearen estatuaz gain, jatorrizko Diskobolo greziarra, Gálata hilzorian, Tivoliko Adrianoren villan berreskuratutako Fauno Gorria eta landetxe berean berreskuraturiko Mosaico delle Colombe (usoen mosaikoa)  mosaiko ederra,

Palazzo dei Conserbatori izeneko  eraikinerako visita egiteko ere museoaren txartel berarekin egiten da; plazatik sar daiteke edo lurrazpian 30 hamarkadan zulatutako galeria baten bitartez eta gaur egun galeria Lapidaria (epigrafeen erakusketa dago bertan) gisa prestatua, Tabulariumera sarbidea ematen duena eta bi eraikinak elkartzen dituenak.  Hemen museoaren pinakoteka dago Caravaggioren San Joan Bataiatzailea eta Iragarpena (antzeko bertsio bat Parisko Louvren gordetzen da) bezalako margolanak gordetzen dituelarik.

Hiriko símbolo nagusia ere bertan gordetzen da Luperka edo Kapitolioko otsoa, denbora luzez artelan etrusko gisa bezala sailkatua, duela gutxi K.o. XII. mendean kokatu da; baliteke jatorrizko estatuak ez kondairako Romulo eta Remo bikiak ez izatea jatorrian, izan ere,dirudienez hauek berpizkunde garaian atxiki zitzaizkion.  Konstantino II.aren buru erraldoia K.o. IV. mendean kokatzen da.

Erdi Aroko lan garrantzitsu bat Arnolfo di Camnbioren Ritratto di Carlo I d'Angiò (1277), Europako garai postklasikoan pertsonai bizidun bati modu  fidel batean zizelkatzen zaion lehen erretratua da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]