Edukira joan

Museoen Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Museoen Nazioarteko Eguna urtero maiatzaren 18an ospatu ohi den eguna da. 1977tik aurrera ospatu ohi da, hain zuzen ere, Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik. Egun honetan museoetarako sarrera bisitari guztientzat doain izan ohi da. Urtero egun hau gai ezberdin bati eskeintzen zaio.

Museoen Nazioarteko Egunak museoetako profesionalei publikoaren bila joateko eta hau museoek dituzten erronken inguruan sentsibilizatzeko aukera emten die. Izan ere, ICOMek museoa, "Erakunde iraunkorra da, irabazi asmorik gabekoa, eta gizartearen esanetara dago; gizakia eta honen testuinguruarekin lotutako materialak eskuratu, kontserbatu, komunikatu eta aurkeztu egiten ditu, beroiek ikertu, irakatsi eta gozatzeko asmoarekin" . Hortaz, Museoen Nazioarteko Egunak museoek nazioarte mailan dituzten erronkei buruz kontzientziatzeko plataforma gisa balio du. Museoen Nazioarteko Kontseiluak eta Museoen Nazioarteko Kontseiluaren diru-orniduraren fondoak ere Museon Nazioarteko Eguna babesten dute.

Urtero, munduko museo guztiak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatuak daude munduan museoen papera sustatzeko ICOMeko komunitateak momentu horretarako hautatutako gai baten inguruan ekintza bakarra, dibertigarriak eta doakoak egiteko.

1977an sortu zenetik, Museoen Nazioarteko Egunak, gero eta ospe handiagoa hartu du. 2009an, 90 herrialde baino gehiagotako 20000 museoek parte-hartu zuten MNE ekintzak antolatuz. 2010Ean 98 herrialdeek parte-hartu zuten, 2011ean 100ek eta 2012an 129 herrialdeek, 32000 museo baino gehiagorekin. 2011ean MNEaren kartela 37 hizkuntzetara itzulia izan zen. 2012tik kopuru hau 38ra igo da. 

Urtea Gaia
2017 Museoak eta historia eztabaidagarriak: museoetan esanezindena esatea
2016 « Museoak eta paisaia kulturalak »
2015 Museoak garapen jasangarri baterako[Betiko hautsitako esteka]
2014 Museoetako bildumek sortutako loturak[Betiko hautsitako esteka]
2013 Museoak (memoria + sormena = aurrerapen soziala)
2012 Museoak mundu aldagarri batean. Erronka berriak, Nuevos retos, inspirazio berriak[Betiko hautsitako esteka]
2011 Museoak eta Memoria
2010 Museoak eta armonia soziala
2009 Museoak eta turismoa[Betiko hautsitako esteka]
2008 Museoak: aldaketa soziala eta garapenerako agenteak
2007 Museoak eta Ondare Unibertsala
2006 Los Museoak eta gazteria
2005 Museoak, kulturen arteko zubiak
2004 Museoak eta ondare inmateriala
2003 Museoak eta laguna
2002 Museoak eta mundializazioa
2001 Museoak: komunitateak eraikiz
2000 Gizartean bizitza paketsu eta armoniko baterako museoakMuseos por una Vida de Paz y Armonía en la Sociedad
1999 Aurkitzeko gozamena
1998 Ondare kulturalaren legez kontrako trafikoaren borroka
1997 Ondare kulturalaren legez kanpoko trafikoaren borroka
1996 Biharamunerako bilduma egiten[Betiko hautsitako esteka]
1995 Erantzuna eta ardura
1994 Museoa: ezkutuan
1993 Museoak eta Herri Indigenak
1992 Museoak eta ingurumen naturala[Betiko hautsitako esteka]

ICOMen inguruan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoen Nazioarteko Kontseilua mundu mailako museoen eta museoetako profesionalen erakunde nagusia da. Oraingo eta ondorengo ondare natural eta kulturalarekin, izan material, zein inmaterialaren sustapenarekin konprometitua dago.

ICOMek kultura eta ezagutzaren sustapenarekin duen konpromezua, bere Nazioarteko 31 Batzorderekin indartua dago, hauetako bakoitza diziplina konkretu eta ikerketa sakon batera bideratuta dago arlo batera daramalarik, betiere museoen komunitatearen onurarako. Erakundea legez kontrako trafikoaren aurkako borrokan, larrialdi egoeren aurrean museoei babesa eskaintzen eta nazioarteko zerbitzu publioen misio ezberdinetan murgildua dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICOMek Museoen Nazioaretko Eguna sortu zuen 1977an, gaia aukeratzen due eta urtero ekitaldia koordinatzen du.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.