Museoen Nazioarteko Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
ICOMeko logoa

Museoen Nazioarteko Kontseilua (ingelesez International Council of Museums, ICOM) 1946ean sortu zen. Ondare kultural, natural, orain eta etorkizunekoa, material eta ez materialaren babesari eskainitako museoen antolakuntza eta museoko adituen mundu mailako erakunde bakarra da. Gutxi gora behera 35000 kiderekin 136 herrialdeetan[1], ICOM ondare eta museoekin zerikusia duten diziplina anitzetan jarduten duen museo adituen sare bat da.

Informazio orokorra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICOMek UNESCOrekin erlazio formalak dituen gobernuz kanpoko erakunde bat da eta Nazio Batuen kontseilu ekonomiko eta sozialaren aurrean kontseilu-estatutu bat du[2]. ICOM Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearekin [3], INTERPOLekin eta Aduanen Munduko Erakundearekin erlazionatzen da, izan ere, nazioarte mailan zerbitzu publikoen betebeharrak dituzte, besteak beste, ondare kulturalen legez kanpoko trafikoa, eta arriskuen kudeaketaren sustapena, baita gizakiak edo hondamendi natural baten kasuan munduko ondare kulturala babesteko beharra izanez gero prestakuntza.

ICOMeko museoen deontologia kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deontologia gaietan liderra, ICOMeko bere museoetarako ICOMeko Kode deontologikoa[4] 1986ean onartu zuen, erakundeko kide guztiak atxikitu beharreko bikaintasun estandarrak ezartzen dituen erreferentziazko herraminta bat izanik. Museoetarako ICOMeko Deontologia Kodea 36 hizkuntzetara itzulia dago, 2006ean errepasatua, ICOMek eta nazioarteko museo komunitateak elkarbanatzen dituzten balio eta oinarriak ezartzen ditu. Museoaren gobernantzarako, erosketarako eta bildumen kudeaketarako oinarrizko printzipioak ditu, baita jokabide profesionalerako ere.

Legez kanpoko trafikoaren aurkako borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun kulturalen legez kanpoko trafikoak ondarean kalte esanguratsuak sor ditzake, bereziki objektu kulturalen lapuerreta eta arpilaketarekin sentikorrenak diren munduko eskualdeetan. ICOMen lehentasun garrantzitsunetako bat ondasun kulturalen legez kanpoko trafikoaren aurkako borrokari laguntzea da. Testuinguru honetan ICOMek zerrenda gorriak deiturikoak argitaratzen ditu, ondasun kulturalen legez kanpoko trafiko eta arpilaketari buruz kontzientziatzeko. ICOMeko zerrenda gorriak polizia eta aduanetako funtzionarioei, ondare eta arte profesionalei eta antikuarioei legez kanpoko trafikoan ohikoenak diren objetu motak identifikatzen laguntzera diseinatutako herraminta bat da.  

ICOMek herraialde eta eskualde ezberdinetako zerrendak argitaratu ditu dagoeneko:

Museoentzako larrialdi programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICOMek erakunde kulturalei, hauek gatazka edo hondamendi naturalei aurre egin behar dieten egoeretan laguntza eta prebentziorako beharrezko herramintak ematera konprometitu da. Bere Hondamendi kasuetarako museoen esku-hartze taldea (DRTF), bere Museoetarako Larrialdi Programa (MEP) eta Nazioarteko Ezkutu Urdinaren Batzordean (ICBS) duen paper aktiboaren bitartez ICOMek bere errekurtsoen mobilizazio azkar eta eraginkor baten bitartez munduko museoei laguntzen die, bai prebentzio kasuetan, baita hondamendi egoeren ondorioen ostean ere.

Getty Kontserbazio Institutuak eta ICCROMak (Kultur Jabetzaren Ikerketa, babes eta zaharberritzerako Nazioarteko Zentroa) programa honetan parte-hartu zuten eta Museoetarako Larrialdi Programarako formakuntza herramintak garatzen lagundu zuten. ICOMeko ekintza programak Nazioarteko ezkutu Urdinaren Batzordearen dinamismoa indartzen duen epe luzeko erantzun globala eskaintzen du.

Museoen Nazioarteko Eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977tik urtero ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du, maiatzaren 18an ospatzen den mundu mailako ekitaldi bat. Amerikatik hasi eta Ozeania, Europa eta Afrikaraino , Museoen Nazioarteko Egunak gizarteak museoeak gizartearen garapenerako duen paperari buruzko hausnarketa areagotzea du helburu. Azken urteetan ekitaldiaren ikusgaitasuna eta ospea handitu egin da modu etengabean. Museoen Nazioarteko Egunaren parte-hartzeak aniztasuna handiagoa eta kulturen arteko elkarrizketa bultzatze du nazioarteko museoen komunitatean.

Urtero ICOMek gai bat zehazten du Museoen Nazioarteko Egunerako:

2016ean Museoa eta paisaia kulturalak izan zen gaia. Gaiak museoen parte den paiasaiaren erantzule egiten ditu, zeinari beren ezagutza eta berezko konpetentzien ekarpena egin dezaketen, beren kudeaketa eta mantenu onaren protagonista aktiboak izanik. Museoen lehentasuna ondarearen zaintza da, hau euren museoen barruan edo kanpoan egonda ere. Braien bokazio naturala beraien egitekoa zabaltzea eta ekintzak inguratzen dituen ondare kulturalaren eta paisaiaren inguruan zabaltzea da. ICOMek Museoen Europar Gaua lagundu zuen, Museoen Nazoarteko Egunaren berri ematen duen ekitaldi bat, gau eta eguneko ekitaldiak dituen aste bat iradokitzen uzten duelarik[5].

2017rako gaia Museoak eta gai eztabaidagarriak dira: esan ezina esan museoetan. Gai honek museoek, gizartearen zerbitzura jarriz, herrien arteko erlazio bakegintzan izan dezaketen papera azpimarratu nahi du. Era berean, iragan mingarri baten onarpenak adiskidetzearen bidezko etorkizun komun hobeago bat imaginatzera laguntzen duen lehen pauso bat izan litekeela agerian jarri nahi du.

ICOMeko Batzordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ICOMek kulturan eta ezagutzaren sustapenean duen konpromezua espezialitate aniztasun batean oinarritutako bere Nazioarteko 31 Batzordeek indartzen dute. Hauek beraien alorreko ikerkuntza aurreratua ematen dute museoen komunitatearen onurarako. Nazioarteko Batzordeak ondorengoak dira:

  • AVICOM - Ikusentzunezkoen Teknologia Berriak
  • CAMOC - Hirietako Museoak
  • CECA - Hezkuntza eta Kultur Ekintza
  • CIDOC - Dokumentazioa
  • CIMAM - Arte Modernoa
  • CIMCIM - Musika Instrumentuak
  • CIMUSET - Zientzia eta Teknika
  • CIPEG - Egiptologia
  • COMCOL - Bildumen Sustapena
  • COSTUME - Jantziak
  • DEMHIST - Erresidentzia historikoak- museoak
  • GLASS - Beirak
  • ICAMT - Arkitektura eta Teknika Museografikoak
  • ICDAD - Dekorazio- Arteak eta Diseinua
  • ICEE - Erakusketen trukeak
  • ICFA - Arte Ederrak
  • ICLM - Literatur - Museoak
  • ICMAH - Arkeologia eta Historia
  • ICME - Etnografia
  • ICMEMO - Krimen Publikoetako biktimen memorian eginiki Museoak
  • ICMS - Museoetako segrtasuna
  • ICOFOM - Museologia
  • ICOM-CC - Kontserbazioa
  • ICOMAM - Arma eta Historia Militarra
  • ICOMON - Txanpon eta banku museoak
  • ICR - Eskualde- Museoak
  • ICTOP - Langileen formakuntza
  • INTERCOM - Kudeaketa
  • NATHIST - Natur Historia
  • MPR - Marketing eta Erlazio Publikoak
  • UMAC - Museoak eta Unibertsitate- bildumak

Gobernantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Suay Aksoy, 2016ean hautatua, da ICOMeko lehendakaria. Barne Zuzendari Nagusia, berriz, Hanna Pennock da, 2013ko maiatzaren 13tik.

Lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zk. Garaia Izena Herrialdea
1 1946-1953 Chauncey Hamlin Ameriketako Estatu Batuak
2 1953-1959 Georges Salles Frantzia
3 1959-1965 Philip Hendy Erresuma Batua
4 1965-1971 Arthur van Schendel Herbehereak
5 1971-1977 Jan Jelínek Txekoslovakia
6 1977-1983 Hubert Landais Frantzia
7 1983-1989 Geoffrey Lewis Erresuma Batua
8 1989-1992 Alpha Oumar Konaré Mali
9 1992-1998 Saroj Ghose India
10 1998-2004 Jacques Perot Frantzia
11 2004-2010 Alissandra Cummins Barbados
12 2010-2016 Hans-Martin Hinz Alemania
11 2016- Suay Aksoy Turkia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ICOM in brief.» Museoen Nazioarteko web orri ofiziala. 2017ko abenduaren 31ean kontsultatua.
  2. «ICOM eta UNESCOren arteko lankidetza» unesco.org. 2017ko abenduaren 31an kontsultatua
  3. «ICOM eta OMPIaren arteko harremanak.»wipo.int. 2017ko abenduaren 31ean kontsultatua
  4. «ICOMen kode deontologikoa» icom.museum. 2017ko abenduaren 31an kontsultatua
  5. Musoen Nazioarteko Egunari buruzko artikulua, 2012»abc.es. 2017ko urtarrilaren 2an kontsultatua


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]