Kataluniako Arte Museo Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Museu Nacional d'Art de Catalunya» orritik birbideratua)
Kataluniako Arte Museo Nazionala
Jauregi Nazionala, Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Bartzelonako barrutiaSants-Montjuïc
MendiMontjuïc
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze dataProiektua 1929an onartu zen

1990eko azaroaren 14an iriki zen
ZuzendariaJosep Serra i Villalba
Webguneahttp://museunacional.cat museunacional.cat
OharrakOrdutegia:
Asteartetik Larunbatera 10:00tik 19:00ra
Igandea, 10:00tik 14:30ra
Itxita: Astelehena, Maiatzaren 1a eta Eguberri-egunean

Bisitariak: 949.939 (2007)

Azalera: 45.000 m2 (Denera), 12.000 m2 (Erakusketa)


Kataluniako Arte Museo Nazionala (katalanez: Museu Nacional d'Art de Catalunya, MNAC bere jatorrizko siglez ere ezaguna da) Kataluniako Bartzelona hirian dago. Batik bat bertako Arte Erromaniko bildumarengatik nabari da, munduko osatu eta hoberenetakoen artean baitago.

MNAC Kataluniako Generalitatea, Bartzelonako Udaletxea, Bartzelonako Aldundia eta Espainiako Kultura Ministerioak eratutako erakundea da. Administrazio publikoez gain, museoaren patronatua beren laguntza eskaintzen duten erakunde pribatu eta pertsona partikularrez osatuta dago.

Egoitza nagusia Montjuïceko Jauregi Nazionalean (Palau Nacional de Montjuïc) datza, Montjuïceko muinoan. Jauregi hori 1929an Bartzelonan ospatu zen Nazioarteko Erakustaldirako eraiki zuten. Gainera beste hiru erakunde ere museoaren zati badira: Vilanova i la Geltrúko Víctor Balaguer Liburutegi Museoa; Oloteko Garrotxa Eskualdeko Museoa; eta Sitgeseko Cau Ferrat Museoa.

Margolan nabarien iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palau Nacional
Montjuïceko Parkea
08038 Bartzelona

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]