Musika endekatu
Musika Endekatua (alemanez: Entartete Musik) XX. mendeko 30 eta 40 urteen artean Alemania Naziko gobernuak zenbait musika motari ezarritako bereizgarria izan zen, kaltegarri edo karkailatzat jotzen baitzituzten. Musika mota honekiko gobernu nazionalsozialistaren kezka arte endekatuaren (Entartete Kunst) aurkako kanpainaren parte izan zen. Biei dagokienez, autoritateak lanak bakantzen, haien izena belzten edo zuzenean debekatzen saiatu ziren.
Arte guztien artean musika arreta handiagoz jarraitu zuten naziek, nazionalsozialismoak hedatu nahi zituen ideiei hoberen egokitu zekiekeen jarduera artistikoa zelako. Irratiak ziurtatzen zuen botere hedatzailea, herrialdearen tradizio musikalaren garrantzi eztabaidaezinari gehituta, jatorriz germaniarra zen sentikizun puruaren ideia finkatzen lagundu behar zuten[1]. Horrek guztiak erregimen naziaren goraldiarekin batera paraleloki bere heldutasunera iritsitako belaunaldiari eragin zion, zeinek gorantz zihoazen karreren etendura, kargu publikoen kargugabetzea eta ondorengo isolamendua suposatu zuen. Horietako asko erbestean bilatu zuten soluzioa, beharbada bere lana hoberen iraunarazi ahal izan zutenak; besteek, antzeko mailako lanak izan zitzaketenak, suntsidura fisikoa eta lanaren galtzapena pairatu zuten, kasu aunitzetan berreskuraezina.
«Musika endekatua» izendatua eramatearen deskreditua jada estereotipatutako arerioaren irudiari gehitu zitzaion, modernitate artistikoa eta judaismoaren arteko harreman zuzenean oinarrituta, botereak berak ezarritako harremana, alegia. Zerizan germanikoaren genealogia berreraikitzeko asmoarekin, ordura arte alemaniar iruditegi kulturalaren zati izan ziren judu jatorrizko konpositoreen zantzu oro deuseztatu ziren, eta horrela herrialdearen edesti musikalaren berridazketa sorrarazten ahalegindu ziren. Hori Meyerbeer, Mahler edo Mendelssohnekin gertatu zena izan zen: III. Reicha indarrean egon ahala horietako bat ere ez ez zen jendaurrean interpretatua izan. Aldiz, iturburuz aiurri germanikoa zehazteko erabiltzen ziren figurak goresten zituzten: Schütz, Bach, Händel, Beethoven, Bruckner, Richard Strauss eta, horien guztien gainetik, Wagner, ezarritako eredu artistikoaren ordezkatzaile nagusia, baita Judaismoa eta musika panfletoaren egilea ere, ideologo ofizialen erreferentziazko lana. Ondare musikalaren zati baten birbalioztapen honi eutsi zion programa kultural naziak, manipulatzean oinarritua[1]. Bitartean, atzera begirako efektuarekin, honek leungarri gabe zigortu zituen abenda aratzezkotzat jotzen ez ziren erezgileak; eta, gaurkotasun gertuagoan, modernitatearekin gehien konprometitutakoak.
Alemaniar bizitza musikalak bere ibilbidea oztopatua ikusi zuen, estilo eta lengoaien gurutzaketak definitutako une horretan, aberastasun eta aniztasun bakanekoa, non nahasketa nabarrean tonalitate zabala eta espresionismoa bizi ziren, objektibotasun berria eta dodekafonismoa, Bacherako itzulera eta ragtimea, eta horien protagonisten zati handia — handienak, salbuespen urri izan ezik —, isiltasunera, ostrazismora eta baita heriotzara ere zigortua izan zen. Horrek orbaintze zailezko zauria utziko zuen. Channel Musics edo Decca bezalako diskoetxek erabakitasunez lagundu dute birgaitze prozesuan.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernu Naziak hainbat zioengatik «endekatutzat» jo zituen musika mota jakinak; orokorrean, etika eta moralaren oinarriei aurre egiten baitzieten, edukiei edota haien konposatzaile eta interpreteen arraza- edo politika-loturei jarraikiz. Horrek judu konpositoreak edo judu jatorriak zeuzkaten lanak (besteak beste Felix Mendelssohn, Arnold Schönberg, Franz Schreker, Walter Braunfels, Erich Wolfgang Korngold, Kurt Weill, Gustav Mahler, David Nowakowsky eta Berthold Goldschmidt); judu edo afrikar jatorrizko pertsonaiak barne zeuzkatenak (Ernst Kreneken bezalakoak); edo marxismo zaletzat hartzen ziren konposatzaileen lanak biltzen zituen (Hanns Eislerenak, adibidez).
Halaber, musika modernista, Paul Hindemith (Mathis der Maler konposatu ostean[1] jazarria izan zena, zeini Goebbelsek antialemaniar eta «zarata atonalaren fabrikatzaile» tiletak ipini zizkion, Xostakovitxi egotzitako «soinu-pornofoniaren» aldaera nazia), Alban Berg, Schönberg eta Anton Webernen lanak bezala, “endekatutzat” joa izan zen, iraganeko musika klasikoa behe-mailakoa zelakoan baitzeuden, eta, beraz, gizarte eta aurrerakuntza nazien zentzuari eta alemaniar eresgile klasiko jakin batzuekiko leialtasunari iraingarria. Azkenean, jazz musikari ere “endekatua” izatea leporatu zioten, horren sustraiengatik eta kultura afro-amerikarrarekin zeukan zerikusi estua zela eta, baita endekapen amerikarraren ikurra izateagatik ere. Goebbelsen arabera, jazzak «endekatuaren paradigma» adierazten zuen, «musika beltza eta amerikarraren ikurra delakoan (…) melodia alde batera uzten duena, soinuzko jokoen onerako, talenturik eta ideiarik gabe»[1]. Alderdi Naziaren aginte-gorakadatik aurrera, konposatzaile hauek gero eta zailtasun handiago, baita ezinezkoa ere, aurkitu zuten, enkarguak jasotzeko edo haien lanak interpretatuak ikusteko. Zenbaitek erbesterako bideari ekin zioten, Schönberg, Weill, Hindemith edo Goldschmidt esate baterako. Beste batzuek, Karl Amadeus Hartmann edo Boris Blacher, adibidez, 'barne-erbesteratze' batean itxi ziren. Viktor Ullmann eta Erwin Schulhoff, aldiz, kontzentrazio-esparruetan amaitu zituzten bere bizitzak.
Erregimen naziak gogoz hartutako zenbait orrialde musikal ere, Carl Orffen Carmina Burana (1937) entzutetsua bezala, hasiera batean “endekatutzat” jo zituzten bertako kritikariek.
90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Decca Records diskoetxea Entartete Musik: Music Suppressed by the Third Reich izenburu komunaz bildutako grabaketa-segida argitaratzen joan da, lehendanik aipatutako zenbait eresgileen lan ezezagunak jasotzen dituena.
Entartete Kunst erakusketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zorrozki planifikatutako politika kultural honetan gailentzen den data 1937 da, zeinetan Munichen Entartete Kunst (ederti endekatua) erakusketa ezagutzera eman zen. Aurrekari gabeko ahalegin museografikoa suposatu zuen, Goebbelsen, hots, Hitlerren ordezkariaren, ildo zuzenaren emaitza, baita alemaniar erakustokien funtsetan egindako ikerketa sakonaren emaitza ere: ustezko endekapenarengatik onartezintzat hartutako aitorpen artistiko guztia antzeman, inbentariatu eta kartografiatzea zen asmoa, «azpigizakitzat» (alemanaz untermenschen) hartzen baitzituzten (Hans Zieglerren hitzetan, Reicharen arte plastikoen erantzulea). Honen emaitza 120 artista inguruen 650 lan baino gehiagoko erakusketa izan zen eta, hortik aurrera, erregimenaren etsaitzat joak, erbesteratzera behartuz ala heriotza-zigorrera eramanez.
Soilik Munichen, erakusketak bi milioi bisitatzaile erakarri zituen. Hiru urtetan zehar Alemania osotik ibili zen biraz, arrakasta nabarmenarekin. Han ikusgai jarritako artistetako hainbat XX. mendeko ezinbestekotzat jo zituzten: Kandinsky, Paul Klee, Emil Nolde, Marc Chagall, Otto Dix, Max Beckmann, Oskar Kokoschka, George Grosz…Zerrenda ia amaiezina da. Denek bizi-kronika tragikoa izan zuten Municheko erakusketaren ondoren.
Entartete Musik erakusketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtebete ondoren, 1938an, erakusketa honen musika-bertsioarekin esperientzia errepikatu zen: Entartete Musik (Eresia endekatua), tankerako arrakastarekin. Hemen azaldu zen III.Reichek onartuko ez zuen musika-motaren epai-agiria, zein hortik aurrera Alemanian eta okupatutako eremuetan debekatua eta esetsia izango zen. Zorigaiztoko jazoeraren lazgarriena, aldiz, zigortutako musikarien lanaren osotasuna (Schönberg edo Kurt Weill bezalako salbuespen oso eskasekin) ahanzte absolutuenera baztertua izango zela da. Haietako asko eta haien lanaren zati handia XX. mendeko musikaren historiaren errepertorio zorrotzen barne egon behar izango lirateke, berezko merezimenduengatik. Schönberg Reicha saiatu zen bere artearen aleman-esentziaz sinestarazten, Bachen hasten zen tradizio baten barne bere burua hartuz, baino 1933an erbesteratzera behartuta ikusi zuen bere burua, atonal eta judu izatea leporatuta[1].
Erakusketa musikalak alemaniar espirituarekiko arrotzat jotako dena bildu zuen. Weimarko errepublikak herrialdearentzat suposatu zuenari atzerako begirada kritiko gisa ulertuta, musikak bere burua abendarena ez zen guztiaz arazteko beharra zuela erakutsi nahi izan zuen, garaiko estetika musikalak jarraitzen zituen bideak aldatzen ahaleginduz[1]. Lehenetariko bat Düsseldorfen antolatu zuen Adolf Zieglerrek, Weimarreko Antzoki Nazionalaren superintendenteak, zeinek, inaugurazio-hitzaldian, musikaren endekapena “judaismoaren eta kapitalismoaren eraginari” egotzi zion. Zieglerren erakusketa zazpi sekzioetan antolatzen zen, horietako bakoitza gai batera eskainia:
- Judaismoaren eragina
- Schönberg
- Kurt Weill eta Ernst Krenek
- “Boltxebike txikiagoak” (Schreker, Berg, Ernst Toch, etab.)
- Leo Kestenberg, 1933tik aurreko hezkuntza musikalaren zuzendaria
- Hindemithen opera eta oratorioak eta
- Igor Stravinsky.
Erakusketak gehien zigortutako pertsonaien artean Otto Klemperer judu jatorrizko orkestra-zuzendaria zegoen, Tannhäuser bere eszenaratzearekin Wagner erasotzea egotzita; eta Ernst Krenek, boltxebike izatea leporatuta, Jonny spielt auf[1] bere operan jazza erabiltzeagatik. Baita hain ospatutako vienar operetaren konposatzaileen artean (germaniar purismoaren paradigmatzat ikusia) ere, emaitza harrigarria izan zen: bakarrik Lehár eta Benatzky ziren kristauak; besteak, guztiak, juduak, eta, ondorioz, 1938tik aurrera hutsalak.
Konpositore babestuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika erti guztien artean abstraktuentzat jotzen dela eta, ez zuen erabateko epairik izan, eta horri esker zenbait interprete Alemanian geratu ziren, artistak izateak arriskurik suposatu gabe. Musikari hauen artean, oso gutxi izan ziren hasieratik gaitzespenezko jarrera hartu zutenak, gehiengoa Reicharen politika kulturalaz baliatu zen bere helburu profesionalak kabuz eramateko. Itxuraz musikak zeukan neutraltasun ideologikoaz babesturik, erregimenaren hondamenaren nahi gabeko gaizkideak izan ziren. Richard Strauss, herrialdeko konposatzaile entzutetsuena une horretan, 1933an Estatuaren Ganbera Musikalaren lehendakari izendatua izan zen, 2 urte geroago dimititu zuen arte. Norbert Schultze, Carl Orff edo Wilhelm Furtwängler bezalako besteek sistemarekin modu aktiboan ari izan ziren elkarlanean, baina Alderdiarekin zuzenean konprometitu gabe. Von Karajan, Böhm edo Pfitzner bezalako beste batzuk, ostera, aho betean naziak zirela aitortzen zuten bitartean, ospea eta lana eskuratuz[1].
Erbesteratze amerikarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haatik, erbesterako bidea izan zen erabakigarriena, batez ere amerikarra, konposatzaile gehienen helmuga bilakatu zena, Schönberg, Stravinski eta Hindemithekin aurrealdean. Erich Wolfgang Korngolden kasua adierazgarrienetariko bat da. Europarako itzulera atzeratzeak —Hollywoodek galdatuta— bizitza salbatu zion, bere anbizio artistikoak bertan behera utziak ikusiagatik. Karol Rathausena antzekoa izan zen, Galitziar jatorrizkoa, jazarpen nazitik ihes egitea lortu eta New Yorken bere egunak amaitu zituena, Korngoldekin zinema-industriarako eskaintza partekatuz eta zeinen 1. Sinfonia nabarmentzen den, sekulako hats formal eta sakontasun espresibozkoa, ohikune eta modernitatearen konbinazio bakana, edo Der letzte Pierrot ballet arrakastatsua, jazz eta umorezko ukituekin.
Beste izenak aipatu beharra dago: Hanns Eisler, konpromiso politiko garrantzitsuaz aparteko dimentsio musikal handiko figura, zeinek liederren ekoizpen zabala eskaintzen duen, Die Hollywood Elegien lana bezala, baita pianorako 1. sonata edo Deutsche Sinfonie eskergarekin; eta Paul Dessau. Berthold Goldschmidten bizitza luzeko kasua, Schrekerren dizipulua, atal honetan sartuko litzateke. Londreserako erbesteratzera behartuta, ez zuen finkotasuna lortu, isiltasunean murgilduz, mende laurden batean barrena. Haren ekoizpen emankorrak — Objektibotasun Berriaren isla gailena eta Schönbergek goraipatua— Der gewaltige Hahnrei eta Beatrice Cenci operak, hainbat orkestrarako lan eta harizko laukoterako sail bikainak dauzka.
Sarraskia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Endekatutzat jotako artistek erbesteratzera behartuak ikusi zituzten beren buruak. Erregimenak sustatutako gudaroste ikaragarriak, Hitlerrek erdietsitako aginpide egonkorrari egin zekiokeen edonolako aurre egiteko era galarazten zuen. Estatu nazionalsozialista berritik, alemaniar kulturarako esku-hartze oro ezeztu zitzaizkien juduei, komunitate kultural honen irteera masiboaren eragile gisa. Egoera honetan bere buruak aurkitu zituzten musikariak 5.000tik gora izan omen ziren[1].
Jazarritako musikarien ehuneko handi batek erbesterako bidea lortuagatik ere, zoritxarrekoena kontzentrazio-esparruetara deserritutako eta ondoren sarraskituak izandako egileen kasua izan zen. Gaitasun izugarrizko musikariak, azken unera arte haien artea zihardutenek, egoera okerrenetan, itoaldiaren eta heriotzaren iduri zen musika sortuz.
Kontzentrazio-esparruetan konposatu zituzten lanaz gain, egunero bizi beharreko kartzeletako logika dongearen parte zela musika. Esparru bakoitzak ereserkiak eta abestiak zeuzkan, atxilotuek iritsieratik ikasi eta intonatu beharrezkoak. Giltzapetutako musikariei bizirauteko jotzeari ez uztea exijitzen zitzaien, eta gas-ganberetarako bidean barrena zihoazenak doinuekin laguntzeko betebeharra zuten. Egitasmo naziak bere erregimeneko bi iskiluak uztartzea lortu zuen: musika eta sarraskia[1].
Une honetan Messiaenen Quatuor pour la fin du temps ezin dugu ahantzi, Silesiako esparru batean idatzia, agian —Schönbergen Varsoviatik bizirik irtendako baten salaketa-oihuarekin— gaitz erradikalarekin izandako liskarrarengatik ateratako agiri hunkigarriena.
Txekiar jatorrizko egileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bazegoen egile-seriea judu jatorria, belaunaldi bera eta txekiar hiritartasuna partekatzen zuena, baita haien sorkuntza-gaitasun bikainak ere, prestakuntza sendo eta maiz kosmopolita eta ederki zehaztutako aiurria partekatzen zituztenak. Erwin Schulhoffen kasua da horietako bat, Bergen laguna eta Berlin eta Dresdeneko jazz-klubetako usaiakoa, Dvořák, Reger eta Debussyk nabarmendutakoa, zeinen adibide ona daukagu bere Harizko sestetoa, non erabilitako lengoaia harmoniko konplexuan Schönbergen musikaren ikaskuntza hauteman zitekeen. Judu eta komunista, Hitler-Stalin arteko itunak une batez salbatu zuen, Würzburgeko kontzentrazio-esparrura bidalia izan zen arte, non urtebete ostean hil zen. Bere adimenaren fruitu gogoangarrienetariko bat Flammen bere opera gori eta ameslaria da.
Theresienstadt esparruan aktibitate musikala are jasanagoa izan zen SSengatik, non Viktor Ullmannek Die Kaiser von Atlantis opera konposatu zuen, adierazkortasun oinazegarrizkoa, Hölderlin Liederrak edo 2. Sinfonia, pianorako 7. Sonatatik berregina, in situ konposatua eta zeinetan bere biziaren bukaerara arte lan egin zuen, non kantu hebrearraren aipuak, koral protestantea eta BACH motiboa elkarrekin bizi ziren. Ullmann Cervantesen heroira hurbildu zitzaion, Don Quixote tanzt Fandango oberturan.
Pavel Haasen ondaretik, Janáčeken jarraitzaile nabaria, harizko kuarteto ederrak aipatu beharra dago, non errazki hauteman daitekeen bere maisuaren lirismo zirraragarriaren eragina, zeinek atsekabe laiotza erakusten duen hemen, bereziki horietako hirugarrenean, nazismoaren zorigaiztoko mehatxua zegoeneko agerikoa zela. Estreinatutako bere azkenengo lanak, 1944ko Txinatar olerkiei buruzko lau abestiak, etsipenezko tonua azentuatzen du, hizkuntz gogorki itzurkorra modelatuz.
Hans Krása, zein Zemlinskyrekin hezi zen, bere sustrai txekiarrak Schönbergenganako mirespenarekin eta Vienako Bigarren Eskolarekin elkartu zituen, baita Martinů, Stravinski eta Seiak musikagile taldearekiko erakarpenari gehituta ere, darabiltzan azentu ironiko eta zitari emandako maizko erabileragatik ondoriozta litekeena. Krásak hizkuntza otzan, eklektiko baino esanguratsua zehazten jakin zuen, lanbide ziurrekoa eta originaltasunez markatua. Bere ekoizpenetik Verlobung im Traum opera zoragarria aipatu beharra dago, Dostoievskiren testu batean oinarrituta (estreinaldiagatik emandako aitorpena, 1933an, iragarlea da: «Badakit gure garaian, masen patuak gizabanakoarena itotzen duela maiz»), haren sinfonia dotore eta ondo zizelkatua, eta bereziki bere harizko kuarteto aparta, Janáčeken ironia gazi-gezaren oihartzun ageriekin. Aipamen berezia merezi du bere umeentzako ganbera-operak, Brundibar, biziari eta askatasunari kantua, Pragako ghettoan konposatua eta tiranoaren eraisketa aho betez aipatzen duen argumentuarekin. Txekiar gizartearen ehun musikal eta kulturalaren sendotasunak, baita barneratzearen muturreneko egoeretan ere, ertiak lantzen jarraitzea lortu zuen, pieza honen emankizuna —SSengatik lana berrorkestratzera zemaitua— 50 baino gehiagoko zenbakira iristea ahaleginduz, Theresienstadten. Eta datu beldurgarritzat: partiketaren paper nagusiek zegozkien ordezkariak zeuzkaten, ez baitzen inoiz ziurtasunez jakiten titularren nortzuk biziraungo ziren hurrengo egunean. Naziek beraiek jarduera horren iraunkortasun zinikoa laga zuten, eta filma filmatu zuten ere bai, Führerak juduei hiria eskaintzen die, lan-esparruetako bizitza kulturalaren aberastasunari buruzkoa; behin filmatzea burututa zegoela, pertsonai nagusietako asko, Krása barne, berehala Auschwitzera izan ziren lekualdatuak, gas-ganberan exekutatuak izan zitezen. Bai Krása bai Ullmann eta Haasen kasuetan, 1944ko urriko 16an jazo zen.
Gideon Klein, are gazteagoa, Alois Hábarekin hezi zen, bere jatorri juduarengatik bere burua behartua ikusi zuen arte, lehendabizi, klandestinitatera, eta beranduago nahitaezko barneratzera. Biziraun diren haren lan gutxiren artean, harizko kuarteto handizalea nabarmentzen da, orrialde pianistiko bana —horien artean Sonata bikaina— eta azken Harizko trioa, adierazkortasun handiko eta oreka formalezko piezak, eta lurrin txekiar ezabagaitza darienak.
Azkenik, Karel Berman, zeinek interprete eta konpositore gisa parte hartu zuen —abesti ezberdinekin eta bereziki Suite pianorentzat autobiografikoarekin— Theresienstadteko bere bizitza musikalean, zeinek aurrekoekin alderatuz bizirautea lortu zuen.
Jazarritako konposatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazionalsozialistek edo haien aliatuek eraildako konpositoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Heinz Alt (1922–1945)
- Richard Altmann (1888–1942)
- Ernst Bachrich (1892–1942)
- Elkan Bauer (1852–1942)
- Emil Bauer (konposatzailea) (1874–1941)
- David Beigelman (1887–1945)
- Daniël Belinfante (1893–1945)
- Alfons Josef Biron (1893–1942)
- Arthur Chitz (1882–1944)
- Robert Dauber (1922–1945)
- Hans Walter David (1893–1942)
- Gustav Ernest (1858–1941)
- Ralph Erwin (1896–1943)
- Richard Fall (1882–1945)
- Siegfried Fall (1877–1943)
- Mordechaj Gebirtig (1877–1942)
- Sim Gokkes (1897–1943)
- Gerhard Goldschlag (1889–1944)
- Pavel Haas (1899–1944)
- Bob Hanf (1894–1944)
- Pál Hermann (1902–1944)
- Leon Jessel (1871–1942)
- Rudolf Karel (1880–1945)
- Dick Kattenburg (1919–1944)
- Franz Eugen Klein (1912–1944)
- Gideon Klein (1919–1945)
- Josef Koffler (1896–1944)
- Viktor Kohn (1901–1944)
- Hans Krása (1899–1944)
- Jirí Kummerman (1927–1944)
- Egon Ledec (1899–1944)
- Erich Liebermann-Roßwiese (1886–1942)
- Arno Nadel (1878–1943)
- Roman Padlewski (1915–1943)
- Valentin Pinner (1876–1943)
- Ruth Poritzky (1902–1942)
- Nico Richter (1915–1945)
- Andries de Rosa (1869–1943)
- Samuel Schuijer (1873–1942)
- Zikmund Schul (1916–1944)
- Erwin Schulhoff (1894–1942)
- Philipp Silber (1876–1942)
- James Simon (1880–1944)
- Leo Smit (1900–1943)
- Martin Spanjaard (1892–1942)
- Karl Stimmer (1901–1943)
- Karel Švenk (1917–1945)
- Carlo Sigmund Taube (1897–1944)
- Siegfried Translateur (1875–1944)
- Marcel Tyberg (1893–1944)
- Viktor Ullmann (1898–1944)
- László Weiner (1918–1944)
- Fritz Weiss (1919–1944)
- Franz Weisz (1893–1944)
- Kurt Zorlig (1893–1941)
- Vilém Zrzavý (1895–1942)
Nazionalsozialistengatik erbesteratutako edo jazarriak izandako konpositoreak
- Paul Abraham (1892–1960)
- Theodor W. Adorno (1903–1969)
- Leni Alexander (1924–2005)
- Paul Arma (1905–1987)
- Paul Aron (1886–1955)
- Lev Aronson (1912–1988)
- Leo Ascher (1880–1942)
- Andre Asriel (* 1922)
- Jizchak Barsam (* 1922)
- Béla Bartók (1881–1945)
- Joseph Beer (1908–1987)
- Paul Ben-Haim (1897–1984)
- Rudolf Berdach (1899–1962)
- Fritz Berens (1907–2010)
- Armin Berg (1883–1956)
- Jimmy Berg (1909–1988)
- Bernd Bergel (1909–1967)
- Paul Berl (1907–1951)
- Herman Berlinski (1910–2001)
- Karel Berman (1919–1995)
- Leo Blech (1871–1958)
- Frederick Block (1899–1945)
- Siegfried Borris (1906–1987)
- Max Brand (1896–1980)
- Walter Braunfels (1882–1954)
- Gustav Brecher (1879–1940)
- Walter Bricht (1904–1970)
- Max Brod (1884–1968)
- Gerhard Bronner (1922–2007)
- Julius Bürger (1897–1995)
- Paul Büttner (1870–1943)
- Dol Dauber (1894–1950)
- Lex van Delden (1919–1988)
- Max Deutsch (1892–1982)
- Peter Deutsch (1901–1965)
- Marcel Dick (1898–1991)
- Antal Doráti (1906–1988)
- Sem Dresden (1881–1957)
- Abel Ehrlich (1915–2003)
- Hanns Eisler (1898–1962)
- Paul Emerich (1895–1977)
- Max Ettinger (1874–1951)
- Edmund Eysler (1874–1949)
- Frederick Fall (1901–1974)
- Grzegorz Fitelberg (1879–1953)
- Marius Flothuis (1914–2001)
- Marco Frank (1881–1961)
- Paul Josef Frankl (1892–1976)
- Oskar Fried (1871–1941)
- Ignaz Friedman (1882–1948)
- Hans Gál (1890–1987)
- Gyula Geiger (1886–1967)
- Isy Geiger (1886–1977)
- Leo Geitner (1898–1984)
- Peter Gellhorn (1912–2004)
- Michael Gielen (* 1927)
- Jan van Gilse (1881–1944)
- Norbert Glanzberg (1910–2001)
- Werner Wolf Glaser (1913–2006)
- Ernest Gold (1921–1999)
- Berthold Goldschmidt (1903–1996)
- Boris Golschmann (1906-1943)
- Émile Goué (1904–1946)
- Peter Gradenwitz (1910-2001)
- Bruno Granichstaedten (1879–1944)
- Wilhelm Grätzer (1914–1993)
- Felix Greissle (1899–1982)
- Wilhelm Grosz (1894–1939)
- Bernard Grün (1901–1972)
- Karl Amadeus Hartmann (1905–1963)
- Peter Heilbut (1920–2005)
- Robert Franz Richard Hernried (1883–1951)
- Philip Herschkowitz (1906–1989)
- Maria Herz (1878–1950)
- Werner Richard Heymann (1896–1961)
- Paul Hindemith (1895–1963)
- Friedrich Hollaender (1896–1976)
- Victor Hollaender (1866–1940)
- Franz Ippisch (1883–1958)
- Wolfgang Jacobi (1894–1972)
- Heinrich Jalowetz (1882–1946)
- Otto Janowitz (1888–1965)
- Oskar Jascha (1881–1948)
- Georg Jokl (1896–1954)
- Walter Jurmann (1903–1971)
- Erich Itor Kahn (1905–1956)
- Robert Kahn (1865–1951)
- Emmerich Kálmán (1882–1953)
- Joseph Kaminski (1903–1972)
- Ernst Kanitz (1894–1978)
- Bronislau Kaper (1902–1983)
- Václav Kaprál (1889–1947)
- Vítězslava Kaprálová (1915–1940)
- Alfred Kastner (1870–1948)
- Robert Katscher (1894–1942)
- Hugo Kauder (1888–1972)
- Louis Kentner (1905–1987)
- Erika Kickton (1896–1967)
- Wilhelm Walter Klein (1882–1961)
- Arthur Kleiner (1903–1980)
- Paul Kletzki (1900–1973)
- Paul Knepler (1879–1967)
- Robert Konta (1889–1953)
- Herman David Koppel (1908–1998)
- Erich Wolfgang Korngold (1897–1957)
- Michael Krausz (1897–1940)
- Fritz Kreisler (1875–1962)
- Georg Kreisler (1922–2011)
- Ernst Krenek (1900–1991)
- Felicitas Kukuck (1914–2001)
- Hans Lachman (1906–1990)
- Robert Lachmann (1892-1939)
- Laks, Simon (1901–1983)
- Ernst Landl (1914–1983)
- René Leibowitz (1913–1972)
- Peter Erwin Lendvai (1882–1949)
- Hans Lengsfelder (1903–1979)
- Hermann Leopoldi (1888–1959)
- Wolfgang Lesser (1923–1999)
- Bertus van Lier (1906–1962)
- Ilja Livschakoff (1903–1990)
- Arthur Löwenstein (1890–1939)
- Egon Lustgarten (1887–1961)
- Fritz Mahler (1901–1973)
- Ursula Mamlok (1923–2016)
- Paul Mann (1910–1983)
- Bohuslav Martinů (1890–1959)
- Hans May (1886–1958)
- Ernst Hermann Meyer (1905–1988)
- Jan Meyerowitz (1913-1988)
- Darius Milhaud (1892–1974)
- Franz Mittler (1893–1970)
- Richard Mohaupt (1904–1957)
- Oskar Morawetz (1917–2007)
- Paul Pallos (1870–?)
- Ödön Pártos (1907–1977)
- Bernhard Paumgartner (1887–1971)
- Ferdinand Piesen (1909–1994)
- Paul Amadeus Pisk (1893–1990)
- Julius Prüwer (1874–1943)
- Karl Rankl (1898–1968)
- Günter Raphael (1903–1960)
- Karol Rathaus (1895–1954)
- Arthur Rebner (1890–1949)
- Hans Ferdinand Redlich (1903–1968)
- Paul Reif (1910–1943)
- Karel Reiner (1910–1979)
- Franz Reizenstein (1911–1968)
- Rudolf Réti (1885–1957)
- Wilhelm Rettich (1892–1988)
- Nico Richter (1915–1945)
- Hugo Riesenfeld (1879–1939)
- Trude Rittmann (1908–2005)
- Kurt Robitschek (1874–1967)
- Martin Roman (1913–1986)
- Ernst Römer (1893–1974)
- Alfred Rosé (1902–1975)
- Richard Rosenberg (1894–1987)
- Moriz Rosenthal (1862–1946)
- Marko Rothmüller (1908–1993)
- Fritz Rotter (1900–1984)
- Karel Salmon (1897–1974)
- Hans Julius Salter (1896–1994)
- Efim Schachmeister (1894–1944)
- Heinrich Schalit (1886–1976)
- Julius Schloss (1902–1973)
- Artur Schnabel (1882–1951)
- Arnold Schönberg (1874–1951)
- Ruth Schönthal (1924–2006)
- Franz Schreker (1878–1934)
- Otto Schulhof (1889–1958)
- Kurt Schwaen (1909–2007)
- Gregor Schwake (1892–1967)
- Mátyás Seiber (1905–1960)
- Bernhard Sekles (1872–1934)
- Rudolf Serkin (1903–1991)
- Bert Silving (1887–1948)
- Fritz Spielmann (1906–1997)
- Ljerko Spiller (1908–2008)
- Leopold Spinner (1906–1980)
- Mischa Spoliansky (1898–1985)
- Robert Starer (1924–2001)
- Ernst Steffan (1890–1967)
- Max Steiner (1888–1971)
- Erich Paul Stekel (1898–1978)
- Eduard Steuermann (1892–1964)
- Fritz Stiedry (1883–1968)
- Richard Stöhr (1874–1967)
- Ignace Strasfogel (1909–1994)
- Oscar Straus (1870–1954)
- Igor Stravinski (1882–1971)
- Joachim Stutschewsky (1891–1982)
- George Szell (1897–1970)
- Alfred Szendrei (1884–1976)
- Władysław Szpilman (1911–2000)
- Josef Tal (1910–2008)
- Alexandre Tansman (1897–1986)
- Vilém Tausky (1910–2004)
- Georg Tintner (1917–1999)
- Ernst Toch (1887–1964)
- Stefania Turkewytsch (1898–1977)
- Victor Urbancic (1903–1958)
- Ashley Vernon (1902–1968)
- Wladimir Rudolfowitsch Vogel (1896–1984)
- Franz Wachsmann (1906–1967)
- Ignatz Waghalter (1881–1949)
- Herwarth Walden (1878–1941)
- Arnold Maria Walter (1902–1973)
- Bruno Walter (1876–1962)
- Anton Webern (1883–1945)
- Karl Weigl (1881–1949)
- Vally Weigl (1894–1982)
- Kurt Weill (1900–1950)
- Mieczysław Weinberg (1919–1996)
- Jaromír Weinberger (1896–1967)
- Erwin Weiss (1922–2004)
- Hans Weisse (1892–1940)
- Frieder Weissmann (1893–1984)
- Egon Wellesz (1885–1974)
- Eric Werner (1901–1988)
- Rosy Wertheim (1888–1949)
- Hermann Hans Wetzler (1870–1943)
- Arthur Willner (1881–1959)
- Hans Winterberg (1901–1991)
- Pantscho Wladigerow (1899–1978)
- Juliusz Wolfsohn (1880–1944)
- Stefan Wolpe (1902–1972)
- Eugene Zador (1894–1977)
- Erich Zeisl (1905–1959)
- Alexander von Zemlinsky (1871–1942)
- Herbert Zipper (1904–1997)
- Fritz Zweig (1893–1984)
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anon. 1938. Musical Notis from Abroad. Musical Times 79, no. 1146 (August): 629–30.