Musitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musitu
 Euskal Herria
Musitu - panoramio.jpg
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaminoria
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°46′40″N 2°25′21″W / 42.7778°N 2.4225°W / 42.7778; -2.422542°46′40″N 2°25′21″W / 42.7778°N 2.4225°W / 42.7778; -2.4225
Demografia
San Martin eliza.

Musitu[1] Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. 1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 13 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musitu izena, 1025ko Donemiliagako goldean dokumentatzen da lehen aldiz: Mussitu.

Erdi Aroan bide garrantzitsuen bidegurutzea zen, Nafarroa eta Errioxatik Arabako lautadara eta Kantabriara zihoazen bideak elkartzen baitziren bertan. XIII. mendean eraiki zen San Martin eliza eta hainbat errota ere izan ziren inguruetan, Igoroingoa (1561), La Pozakoa (1772), Santa Piakoa (1767) eta Santo Toribio (1829)[2].

1865ean iturri-uraska eta garbitokia eraiki zituzten[2].

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musituko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
12 12 11 10 10 10 11 13

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

Logo Purple Bus.svg Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinik aipagarriena XIII. mendeko San Martin eliza da. Erretaula XVIII. mendean egin zen eta San Martin ageri da erdian, alboan San Petri eta Paulo dituela[2]. San Martinen omenez ospatzen dira herriko jaiak, azaroaren 11n. Frontoi bat ere badago.

Herritik ekialdera, Igoroingo sakanean barrena, Igoroin herri hustua aurkitzen da, baina badira beste herri huts batzuk ere; Kerrianu, Luzkando eta Aizpiletaren zati bat ere Musituren lurretan dago gaur egun.

Musituar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. a b c «Musitu» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa