Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Muskulu-sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Muskulu-sistema
Bougle whole2 retouched.png
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez '
TA A04.0.00.000
FMA 72954
Terminologia anatomikoa

Muskulu-sistema animalion —besteak beste, gizakion— gorputza osatzen duen muskulu-multzoa da.

Lokomozio-aparatuaren atala da, hezurdurarekin batera. Muskulu edo giharrak mugimenduaren motorrak dira. Muskulu bat uzkurtzen diren mintzez (muskulu ehuna) osatua dago. Agindu egokia jasotzen dutenean mintz paketa baten uzkurtzen da eta honekin batera txikitu. Txikitzen denean helduta dagoen hezur edo egituratik tira egiten du. Lana bukatzen duenean atseden egoera bereganatzen du.

Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora muskulu ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.

Batzuk zapalak dira sabeleko abdominalak adibidez, beste batzuk biribilak eta luzeak bizepsa esate baterako. Muskulu batzuk zabalak dira bizkarreko dortsal handia kasu. Aldiz, metakarpoen arteko muskuluak laburrak dira. Izterreko koadrizepsa indartsuenetakoa da.

Muskuluek hezurrekin batera barruko organoak babesten dizkigute eta forma ematen digute. Aurpegiera muskuluei esker lortzen da.

Gizakiaren muskulu sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapenaren arabera, hauek dira gizakiaren muskulu nagusiak.

Buruan eta lepoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mastekatzeko erabiltzen ditugunak maseteroak deitzen dira.
  • Ezpainen mugimendua egiteko ezpainetako orbikularrak erabiltzen ditugu.
  • Begiak ireki eta ixteko begietako orbikularrak dira.
  • Putz egiteko edo txistu egiteko buzinadoreak erabiltzen ditugu.
  • Burua alde batera mugitzeko edo biratzeko erabiltzen ditugun muskuluak esternokleidomastoideoak dira.
  • Burua atzera mugitzeko esplenioa dugu.

Gorputz-enborrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arnasa hartzeko erabiltzen ditugunak dira: interkostalak (saihets artekoak), serratoak eta diafragma, bular-kaiola sabeletik aldentzen duena. Pektoralak besoak aurreraka mugitzeko erabiliko ditugu, eta dortsalak besoak atzeraka mugitzeko erabiliko ditugu. Trapezioak sorbalda altxatzen du, eta buruari tente eusten dio.

Gorputz-adarretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besoetan nabarmentzen dira:

  • Deltoidesak sorbalda osatzen du.
  • Bizepsak besaurrea besoaren gainean tolesten du.
  • Trizepsak besoa luzatzen du.
  • Pronadoreek eta supinadoreek eskumuturra eta eskua biratzen dute.
  • Flexoreek eta luzatzaileek behatzak mugitzen dituzte.

Beheko gorputz-adarreko nabarmenenak dira:

  • Gluteoan ipurdia osatzen dutenak.
  • Sartorioarekin hanka bat bestearen gainean jartzen dugu.
  • Hankaren atzean dagoen bizepsarekin belaunetik tolestatzen ditugu hankak.
  • Kuadrizepsa aurretik dago, izterrean, eta hanka luzatzen du.
  • Bikiak ibiltzeko erabiltzen ditugu eta zangosagarra osatzen dute; horiek Akilesen tendoian bukatzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muskulu-sistema Aldatu lotura Wikidatan