Muskulu piramidala
Itxura
| Muskulu piramidala | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | muscle of abdomen (en) |
| Jatorria | Pubiseko sinfisia pubic crest (en) |
| Insertzioa | Lerro zuria |
| Arteria | Beheko eta goiko arteria epigastrikoa |
| Nerbioa | Nerbio subklabioa |
| Identifikadoreak | |
| Latinez | musculus pyramidalis |
| TA | A04.5.01.007 |
| FMA | 15568 |
| Terminologia anatomikoa | |
Muskulu piramidala abdomenean kokatzen den muskulu txiki eta triangeluarra da[1]. Bilaterala da eta lerro zuriaren bi aldeetan kokatzen da. Muskulu zuzenarekin batera abdomenean zuzenen leka osatzen du.
Jatorria eta ezarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu piramidala beheko aldean bi tokitan ezartzen da: pubiseko sinfisian eta gandor iliakoan. Lerro zuriaren (lerro alba) barruko eta goiko ataletan ezartzen da.[2]
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uzkurtzen denean lerro zuria tenkatzen du.[2]

Inerbazioa eta odoleztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerbio subkostalaren atal bentralak odoleztatzen du. Goiko eta beheko arteria epigastrikoek odoleztatzen dute.
Aldakortasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu hau populazioaren %20an faltatzen da. Alde batean edo bitan falta daiteke. Hau gertatzen denean, abdomeneko muskulu zuzenaren beheko atala handiagoa da. Gerta daiteke ere alde batean bi muskulu piramidal aurkitzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Richard L. Drake, A. Wayne V., Adam W. M. Mitchell. Gray, Anatomia para estudiantes (2015) Elsevier 287. orr IBSN 9780702051319
- 1 2 Michael Schünke, Erik Schulte, Udo Schumacher. Prometheus. Texto y atlas de anatomía. Tomo 1. Ed. 3 (2014). 128 orr. ISBN 8498357640
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The pyramidalis muscle free flap (Ingelesez)