Muskulu semiespinoso
Muskulu semiespinoso | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | transversospinales muscles (en) |
Konponenteak | Buruko semiespinosoa Semiespinoso zebikala Semiespinoso torazikoa |
Jatorria | Orno torazikoa Orno zerbikala |
Insertzioa | Orno torazikoa Orno zerbikala Garondoko goiko eta beheko lerroa |
Muskuluaren akzioa | Enborraren hedapena Enborraren biraketa buru eta lepoaren tolespena |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. semispinalis, musculi semispinales eta musculus semispinalis |
TA | A04.3.02.206 |
FMA | 22823 |
Terminologia anatomikoa |
Muskulu semiespinosoak bizkarreko muskulu tranbertsoespinosoen parte diren hiru gihar dira: torazikoa, zerbikala eta burukoa.
Muskuluen deskribapen anatomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruko muskulu semiespinosoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruko muskulu semiespinosoa lepoaren goi-atzealdean kokatuta dago, azpian muskulu esplenioak, eta albo medialean buruko eta lepo mailako longisimoa dituelarik. Buruko semiespinosoak seigarren orno toraziko eta hirugarren orno zerbikalaren (T5-C3) arteko zeharkako apofisietan dauka jatorria, eta garondoko goiko eta beheko lerroen artean ezartzen da.
Muskulu semiespinoso zerbikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu semiespinoso zerbikala seigarren orno torazikoaren eta azken orno zerbikalaren arteko (T6-C7) ornoen zeharkako apofisietan sortzen da, eta seigarren orno torazikoa eta axisaren (T6-C2) arteko ornoen arantza apofisietan ezartzen da. Semiespinoso torazikoa baino lodiagoa da, eta axisarekin loturiko faszikulua luzeena da.
Muskulu semiespinoso torazikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu semiespinosoen artean, meheena da. Muskulu semiespinoso torazikoa seigarren eta hamabigarren orno torazikoen arteko (T6-12) ornoen zeharkako apofisietan sortzen da, eta seigarren orno zerbikalaren eta laugarren orno torazikoaren arteko ornoen arantza apofisietan ezartzen da.
Inerbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu semiespinosoak maila bereko nerbio espinalen adar dortsalek inerbatzen dituzte.
Odoleztapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskulu semiespinosoak hedadura handia hartzen du, beraz, ez du arteria bakar batek odoleztatzen. Beraz, atzealdeko eta lepoaldeko adar metamerikoek odoleztatzen dute.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lepo mailako zeharkako mozketa. Buruko muskulu semiespinosoa ikus daiteke.
-
Bizkarreko muskuluak. Muskulu semiespinosoak gorriz adierazi dira.
-
Buruko muskulu semiespinosoa. Animazioa.
-
Buruko muskulu semiespinosoa (besteak beste) disekzioan.
-
Bizkarreko muskuluak.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidaurrazaga, A, Gerrikagoitia, I eta Sarria (2007) Giza anatomiako praktika liburua. Lokomozio-aparatua. Ed. Elhuyar, Usurbil (Gip).
- Schünke M. et al (2015). Prometheus. Texto y Atlas de Anatomía. Obra completa (3 vols.) 3ªedición. Ed. Panamericana, Madrid.