Edukira joan

Mutinus elegans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutinus elegans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPhallales
FamiliaPhallaceae
GeneroaMutinus
Espeziea Mutinus elegans
E.Fisch., 1888
BasionimoaCorynites elegans
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapelik ez
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mutinus elegans Phallaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Kapela: (Errezeptakulu emankorra): 0,5-1 x 4-6 cm. Ez da ondo bereizten oinetik, kono itxurakoa, ia puntaduna, gorria, oinean lausotzen oinarrirantz; oliba antzeko edo oliba-arrexka koloreko glebaz estalita, delikueszentea, usain higuingarri indartsu samarra dariona.

Hanka: 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa eta 8 eta 12 cm bitarteko garaierakoa. Zilindrikoa, barnehutsa, oinarrira mehetua, zuria, baina arrosaz zikinduta ia denean.

Haragia: Zuri-arrosa, hauskorra, zulatua.

Bolba: Gaztetan arrautza luzanga bat bezala, zuria edo izokin kolore argikoa.

Exoperidioa: Lodia, muzilagotsua.[2]

Etimologia: Mutinus terminoa latinetik dator, zakila esan nahi duen “muto” hitzetik. Zakilaren txikigarritik. Elegans epitetoa ere latinetik dator, dotorea esan nahi duen “elegans” hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutinus caninus-ekin nahasten den espeziea da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan. Basoetan edo soilgune belartsuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Hawaii, Guatemala, Costa Rica, Kolonbia, Brasil, Azoreak, Kanariak, Europa, Taiwan, Ruanda, Australia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 641 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Mutinus elegans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]