Muunilinst

Wikipedia, Entziklopedia askea

Muunilinst, Star Wars film saga ospetsuan agertzen den fikziozko unibertsoko planeta bat da.

Muunilinsten azalean, dizdiratzen duten haitzurdinezko eraikinak nagusi diren hiri handiak daude. Muundar arkitektura klasikoa, oso ohikoak ez baina bai oso suntsigarriak diren gerretan suntsitua izango da.

Muundarrek, euren mundua, merkataritza gune erraldoi batean bihurtu zuten, galaxiako nukleotik urrun zegoen arren. Bertako banketxeak, galaxia osoko aberatsenak ziren, Galaxiarteko Bankari Klanaren egoitza zelarik.

Klon Gerratan, Errepublika Galaktikoak, planeta eraso zuen Bankari Klanak Sistema Independenteen Konfederakuntzari egiten zizkion hornikuntzak mozteko. Errepublikako espezialistek, tropa etsai ugari aurkitu zituzten planetan, eta Obi-Wan Kenobi eta Anakin Skywalker buru zituen eraso bat egitea erabaki zuten. Milaka gudu droide, Super gudu droide, Hailfire droide, Spider Droidek eta beste batzuk, azken unerarte defendatu zituzten Muuneko hiriak.

Hemen agertu zen Konfederakuntza separatistaren azken "lorpen"etako bat: Durge ordainsari bilatzaileak, Gen'Dai handi bat zena, ez zuen Errepublika Galaktikoaren indarrak zanpatzeko zalantzarik egin. Androide IG Lantzari talde bat gidatu zuen eta Errepublikaren arma ugari suntsitu zituen. Handik gutxira, Obi-Wan Kenobiren aurka aurrez aurre borrokatu zuen eta garaitua irten zen. Bere erregenerazio abileziak erabiliz, bere ehiza jarraitu zuen, emaitza positibo ugari ekarri zizkiona.

Baina, azkenean, muundarrek eta Konfederazioak amore eman zuten, eta Errepublika garaile irten zen, kontua bere alde jartzen hasiz Klon Gerretan. Uste denez, San Hill, Galaxiarteko Bankari Klanaren muun buruzagia, guduaren amaieran harrapatua izan zen.

Obi-Wan eta Anakin, planetan zeuden Jedi bakarrak ez zirela ezagutzen da. Voolvif Monn Jedi Zaldun estralurtarrak, klon komandoak zuzendu zituen Muunilinsteko beste hiri batzuetan.

Beranduago, planeta bankari hau, Inperio Galaktikoko kide leiala izan zen, eta hiriburu finantzari bezala ere balio izan zuen. Inperioari leial mantendu zen, baita honek Errepublika Berriarekin bakea sinatu zuenean ere. Bi Golan IIIk, planeta babesten zuten.

Yavineko gudutik gutxi gora-behera hogeitazortzi urte beranduago, yuuzhan vongdarrek galaxia inbaditu zuten. Hondar Inperialaren aurkako bere borrokan, planetaren aurkako eraso antolatu bat egin zuten, planeta babesten zuten indarrak suntsituz. Bonbardaketa orbital suntsitzaile baten ondoren, planeta osoa, hondakinetan utzi zuten. Hiriren batzuk baino ez ziren geratu, Muun Hiria bezala, baso eta basamortuak, planeta inbaditzaileek domeinatuz eta bertako biztanleak esklabu bihurtuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]