Muxika dorretxea (Ordizia)
Itxura
- Artikulu hau Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika dorretxea».
| Muxika dorretxea. | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Ordizia |
| Koordenatuak | 43°03′N 2°11′W / 43.05°N 2.18°W |
![]() | |
| Arkitektura | |
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharrean dago, Santa Maria kalean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso garrantzitsua izan da Ordiziako historian, Udalak bertan egiten baitzituen bere bilerak 1511 arte. Lehenengo udaletxea, 1516an eraiki zen Ordizian.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraindik bertan dauka armarria, Santa Maria Kaleko sarrera gainean. Lehenengo zatian, bi armarritxoren ondoan bi banda ditu, bakoitzak hiru zerrenda dituenak; bigarrenean, berriz, zuhaitz bat ageri da lehoi bat enborrean gora doalarik.
Aldaketa handiak jasan ditu, eta gaur egun, erabilera anitzeko etxea da: Postetxea dago bertan, Beti Argi Banda, Laguntasuna Rondaila eta Burrunbazale Txarangak bertan egiten dituzte saioak, AEKko eskolak ematen dira.

