Myōkoku-ji

Koordenatuak: 34°34′52″N 135°28′53″E / 34.581197°N 135.481381°E / 34.581197; 135.481381
Wikipedia, Entziklopedia askea
Myōkoku-ji
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakOsaka prefektura
Izendaturiko hiriaSakai
Koordenatuak34°34′52″N 135°28′53″E / 34.581197°N 135.481381°E / 34.581197; 135.481381
Map

Myōkoku-ji (japonieraz: 仁和寺?) , Sakai (Osaka) hirian dagoen tenplu budista da. 1868ko Sakaiko istiluengatik da ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nichiko Shoninek sortu zuen 1592 urtean. 1615ean suntsitu egin zuten Toyotomiren gudarosteek Osakako gaztelua erre eta Tokugawa Ieyasu bertan zegoela entzuna zutenez mendeku bila. 1628an berreraiki zuten. Bigarren aldiz 1945ean suntsitu zen Bigarren Mundu Gerrako bonbaketetan eta 1973an berreraiki zen. Ordukoak dira beraz gaur egungo eraikinak.

Zuhaitz sakratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioak dioenez 1.100 urte dituen zuhaitza dago tenpluan. Misterioa ere badu, izan ere Oda Nobunagak 1580an Azuchi gaztelura aldatu zuen baina gauero ahots batek Itzul nazazu Myōkokujira esaten zuen eta Azuchiko biztanleak urduri zeuden. Nobunagak zuhaitza bota zuen eta odola ateratzen hasi zitzaion suge baten forman. Oda Nobunaga beldurtu egin zen eta azkenik zuhaitza Myōkokujiko tenplura itzuli zuen.

Sakaiko istiluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868ko martxoaren 8an 100 marinel frantses Sakaiko kaira iritsi ziren. Hirira sartu ziren bisitan eta tenpluan lo egin zuten. Sakaitarrak izuturik zeuden atzerritarren aurrean eta tenpluaren zaintzaileak ziren Tosa leinuko gerlariak ez ziren gai haiekin komunikatzeko. Frantziar batek Tosa leinuko bandera bat hartu zuenean samuraiek tiro egin ta hamairu hil zituzten. Frantziarrek erantzun egin zuten eta itsasuntzira itzultzen saiatu ziren. Istilu hauek diplomazia arazoa eragin zuten.

Frantziak isun handia ordainarazi zion Japoniari eta hogei samuraik "seppukua" (harakiria) egintera kondenatu zituzten. Frantziar lekukoak ere bertan ziren eta hamaikagarrenak seppukua egiterakoan hauek atera egin ziren ikuskizuna aguantatu ezinik. Ekitaldia gelditu egin zuten baina gainerako 9 samuraiak erbesteratu egin zituzten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]