My Own Private Idaho
My Own Private Idaho (euskaraz Neure Idaho Pribatua) 1991ko Gus Van Sant estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. William Shakespeare ingeles antzezkigilearen Henrike IV.a, 1. zatia antzerkilanean oinarritua dago. Bertan, River Phoenix, Keanu Reeves, James Russo eta Udo Kier aktoreek antzeztu zuten.
Kultuzko filma bilakatu zen, batez ere gay komunitatean.
Argumentua
Mike Waters (River Phoenix) eta Scott Favor (Keanu Reeves) AEBtako Portland hiriko kaleetan heuren gorputzak salduz bizi diren bi prostitutu homosexual dira. Mikek narkolepsia izeneko gaixotasun bitxia du, honen ondorioz edonon bapateko lo sakona har dezake.
Aktoreak
- River Phoenix: Mikey Waters
- James Russo: Richard Waters
- Keanu Reeves: Scott Favor
- Rodney Harvey: Gary
- William Richert: Bob Pigeon
- Grace Zabriskie: Alena
- Chiara Caselli: Carmela
Kanpo loturak
Kategoriak:
- Gus Van Santek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- Prostituzioari buruzko filmak
- Nerabe filmak
- Road movie filmak
- William Shakespearen antzezlanetan oinarritutako filmak
- Seattlen girotutako filmak
- Idahon girotutako filmak
- Oregonen girotutako filmak
- 1991ko filmak