Myanmarko lurrikara (2025)
Myanmarko lurrikara | |
---|---|
![]() | |
Mota | lurrikara |
Data | 2025eko martxoaren 28a (12:50:54 (en) ![]() |
Kokaleku | Sagaing |
Herrialdea | Myanmar |
Honen ondorioa | 2025 Bangkok skyscraper collapse (en) ![]() |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,7 |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) ![]() |
Sakonera bertikal | 10 km |
Pertsona hilak | 5.000 |
Pertsona zaurituak | 3.400 |

Myanmarko lurrikara txikitzailea 2025eko martxoaren 28an gertatu zen. Epizentroa lurraldeko bigarren hiritik gertu kokatu zen, Mandalayn, Sagaing eskualdean. 1912ko Maymyo lurrikaraz geroztik Myanmar jo duen lurrikararik gogorrena izan zen; 2025ekoak 7,7 graduko intentsitatea izan zuen. Dardara Thailandiaraino iritsi zen, han ere txikizioa eragiten.
USGS Ikerketa Geologikorako AEBetako Zentroak «hondamendi eremu» izendatu zituen Myanmar eta Thailandia. Txinaraino ere ailegatu da dardara.[1]
Biktimak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]144 pertsona aurkitu zituzten hilik lehen unetan eraikin artean, eta 730etik gora zauritu. Ofizialki, Myanmarko Junta Militarraren arabera, hildakoak 1022 baino gehiago ziren eta zaurituak 2376.[2] Zifra horiek hurrengo egunetan gora egin zuten; horrela, 30ean 1.600 hildako aipatzen ziren eta 2.376 zauritu. Myanmarko Junta Militarrak jakinarazi du, gaur kaleratutako ohar baten bidez, hondamendiaren ondorioz «erabat suntsituta» daudela 2.600 eraikin baino gehiago, hala nola etxebizitzak, elizak, tenpluak eta eskolak.[3]
Myanmarren abian den gerra zibilak laguntzaren zailtasuna larriagotu du hondamendiaren ondoren.[4]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Myanmarren 12:40 zirenean gertatu zen ezbeharra —Euskal Herrian 07:10 zirenean—, eta lurrazaletik hamar kilometroko sakoneran izan zuen epizentroa, Mandalay hiritik 17 kilometrora. USGSren arabera, Richter eskalako 7,7 graduraino heldu zen, eta hamar-hogei segundoz sumatu zen dardara. Myanmarko hiririk handienetan bigarren da Mandalay; milioi eta erdi biztanle ditu gutxi gorabehera.[1]
Kaltetutako eremu gehienetan argindarrik gabe geratu ziren. Zaila zen zehazki jakitea zenbat biktima izan ziren. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak kezka adierazi zuen; batik bat, eraikinak eta azpiegiturak kaltetzeaz gain, balitekeelako zenbait presa haustea eta herrialdeen arteko lotura zailtzea ere.[1]
Lurrikara nagusia gutxienez 12 erreplikek jarraitu zuten.
Thailandian ere bai
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thailandian ere jasan zuten lurrikararen eragina; herrialde hartako lehen ministrordeak baieztatu zuenez, bederatzi lagun hil ziren Bangkoken, epizentrotik 1.200 kilometro baino gehiagora. Eraikitzen ari ziren 30 solairuko etxe orratz bat erori egin zen. Gutxienez 81 pertsona zeuden hondakinen artean harrapatuta.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Myanmar eta Thailandia «hondamendi eremu» izendatu dituzte lurrikararen ondorioz» Berria 2025-03-29 (Noiz kontsultatua: 2025-03-29).
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250329/la-junta-militar-eleva-a-mas-de-1-000-los-muertos-en-myanmar-por-el-terremoto
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/myanmarren-1600-lagun-baino-gehiago-hil-dira-lurrikararen-ondorioz_2139658_102.html
- ↑ https://apnews.com/article/myanmar-earthquake-civil-war-junta-thailand-cbf36685881ea890202256d4607a02ed