Edukira joan

Mycena strobilicola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena strobilicola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena strobilicola

Mycena strobilicola Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuen arabera, Mycena strobilicola eta Mycena plumipes sinonimoak dira.[2]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Koniko kanpai itxurakoa, ildaskatu gabea, gris-arre ilun samar kolorekoa.

Orriak: Zurixka-grisaxkak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko diametrokoa. Kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Hutsala.[3]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, “vitis” hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Strobilicola epitetoa latinetik dator, pinaburu, esan nahi duen “strobilus” hitzetik eta biztanlea, esan nahi duen “incola” hitzetik. Bere habitat bereziagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian (martxoa-apirila). Koniferoen eroritako pinaburuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Austria, Eslovenia, Estonia, Alpeak, Norvegia, Suedia, Polonia, Belgika, Finlandia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Mycena plumipes(Kalchbrenner) P.-A. Moreau (2003), MycoDB
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Mycena strobilicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]