Marasmio baratxuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycetinis alliaceus» orritik birbideratua)
Marasmio baratxuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaMycetinis
Espeziea Mycetinis alliaceus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Marasmio baratxuria (Marasmius alliaceus edo Mycetinis alliaceus)) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Batzuek baratxuriaren ordezko gisa erabiltzen dute. Lehortu daiteke, gero berriz hidratatzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, okre-arrosatik ia zurira doa kolorea. Ertz irregularra eta ildaskatua du.

Orriak: Itsatsiak, meheak eta estu, zurixkak edo pixka bat arrosak.

Hanka: Fistulosoa, luzea eta mehea, 6 - 10 cm-ko altuera eta 1 - 1,5 mm-ko lodierakoa. Kolore marroi oso iluna du, ia beltza.

Haragia: Oso mehea. Baratxuri usain handia du, batez ere hatzen artean estutzen bada; zapore mikatza.[2]

Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Alliaceus epitetoa berriz latinetik dator, baratxuria esan nahi duen "allium" hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baratxuri usaina duten Marasmio-rik handiena da, beraz nekez nahas liteke Marasmius scorodonius delakoarekin, honek usain bera duen arren askoz txikiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean hostozabaletan, zur deskonposatuetan edo lurperatutako egur hondarretan, hala ere, batzuetan badirudi goroldiotan ateratzen dela.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Venezuela, Errusia, Europa eta Tasmania.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 255 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 262 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 237 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]