Myllokunmingia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Myllokunmingia
Myllokunmingia.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaMyllokunmingiida Myllokunmingiida
FamiliaMyllokunmingiidae Myllokunmingiidae
Generoa Myllokunmingia
Myllokunmingia-ren fosila.
Myllokunmingia-ren interpretazio artistikoa.

Myllokunmingia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Myllokunmingia fengjiaoa. 520 milioi urte dela bizi izan zen. Ezagutzen den kordatu zaharrena da[1].

Aurkikuntza eta etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinaren hegoaldean dagoen Maotianshan Shales aztarnategian aurkitu zen, Kunming hiriaren ondoan, hortik bere izena[2]. Shu, Zhang eta Han paleontologo txinatarrek aurkitu zuten 1999 urtean[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Myllokunmingia fengjiaoa-ren fosil bakarra aurkitu da[3]. 28mm-ko luzera du eta 6mm-ko altuera. V eta W itxurako muskuluak ditu eta izpi itxurako hegatsa bizkarrean. Gorputzak 25 segmentu agertzen ditu eta mutur anterobentralean bost edo sei zakatz-poltsa ditu[2]. Notokorda, faringea eta digestio hodia ikusten zaizkio barnean. Ahoa ordea ez zaio nabaritzen[2]. Kamera estiloko begi primitiboak zituen[4].

Kartilagoz egindako garezurra eta eskeletoa zituen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donoghue, P.C.J.; Purnell, M.A. (2005) Genome duplication, extinction and vertebrate evolution Trends in Ecology & Evolution. 20 (6): 312–319. or..
  2. a b c d «Palaeos Vertebrates : Vertebrata : Craniata» palaeos.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-25.
  3. a b «Myllokunmingia» www.prehistoric-wildlife.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-25.
  4. (Ingelesez) Maeda, Haruyoshi; Suzuki, Kayo; Furutani, Masumi; Tomikawa, Ko; Matsuura, Marie; Mukuda, Takao; Wakamatsu, Kazumasa; Ito, Shosuke et al. (2014-12-23) «Mineralized rods and cones suggest colour vision in a 300 Myr-old fossil fish» Nature Communications (5): 5920 doi:10.1038/ncomms6920 . Noiz kontsultatua: 2019-03-25.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Myllokunmingia Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Myllokunmingia