Næstved

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Næstved
 Danimarka
Næstved 56476.jpg
Naestved Kommune coa.PNG
Administrazioa
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Seelandia eskualdea
Posta kodea 4700
Geografia
Koordenatuak 55° 14′ 00″ N, 11° 46′ 00″ E / 55.23333333°N,11.76666667°E / 55.23333333; 11.76666667Koordenatuak: 55° 14′ 00″ N, 11° 46′ 00″ E / 55.23333333°N,11.76666667°E / 55.23333333; 11.76666667
Næstved hemen kokatua: Danimarka
Næstved
Næstved
Næstved (Danimarka)
Azalera 681 km²
Altuera 16 m
Demografia
Biztanleria 41.667 bizt. (2012)
Metropolia 80.732
Dentsitatea 61,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Rauma, Álftanes eta Gävle udalerria

Næstved Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Sjælland uhartearen hegoaldean kokaturik dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoen garaia baino askoz lehenagoko aztarnak aurkitu dira Næstveden, K.a. IV mendekoak hain zuzen ere. Danierazko Næs (penintsula) eta Tved (soildutako basoa) hitzen elkarketak sortu du herriaren izena. Edozela ere, monje beneditarrek 1138an San Petri eliza hartu zutenerako herria bazela uste bada ere, hauek eman zioten indarra Næstvedi.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Petri eliza (Sankt Peders Kirke): Hiriko bost elizetako bat da. 1135ean eraiki zen eta 1375etik aurrera Danimarkako eraikin gotiko handiena eta ederrenetarikoa da. Adreilu gorriz egina dago.
  • San Martin eliza (Sankt Mortens Kirke): XIII mende hasieran eraiki zela uste da. San Petri elizatik gertu dago eta antz handia daukate, hau txikiagoa bada ere.
  • Næstved Museoa (Næstved Museum): Næstved hiriaren bilakaera osoa erakusten duen museoa da.
  • Gavnø jauregia (Gavnø Slot): Gavnø uhartean dagoen gaztelua da. 1737tik gaur arte Reedtz-Thott familiarena izan da. 9.3 km²-ko azalera du, erdia basoek estaltzen dutelarik. Bereziki famatuak dira bere lorategiak batez ere udaberriak tulipanak loratzen direnean.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol taldea Næstved BK da. Bi aldiz izan da Daniar superligako azpitxapelduna, 1980 eta 1988an, eta behi Kopako azpitxapelduna 1994ean. Saskibaloi taldea ere badu, Team FOG Næstved, hau ere bigarren izana Danimarkako Kopan 2007 eta 2009an.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ondorengo hiriekin senidetu zen Næstved:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Næstved Aldatu lotura Wikidatan