Edukira joan

Nélida Zaitegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nélida Zaitegi

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNélida Zaitegi de Miguel
JaiotzaAbanto1946ko urriaren 17a (77 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta pedagogoa

Nélida Zaitegi de Miguel (Abanto, 1946ko urriaren 17a) irakasle, pedagogo eta Hezkuntzako ikuskari izandakoa da. 2011 urteaz geroztik Estatuko Eskolako Elkarbizitza Behatokiko kide aitortutako prestigiodun pertsona gisa. 2017tik 2020ra Euskadiko Eskola Kontseiluaren presidentea izan zen.[1][2]

Nélida Zaitegi, irakasle eta pedagogoa, Portugaleten jaio zen 1946ko urriaren 17an.

UPV/EHUn ikasi zuen.[3] Bere ibilbide profesionala hasi zen 1967. urtean irakasle bezala eta ondoren zuzendari, inspektore eta Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Bizitzarako Gaitasunak zein Zuzendaritza-Taldeen Prestakuntza Programen buru izan zen.

Horrez gain Euskal herriko FEAE[4] lehendakaria izan zen (Europako Hezkuntza Administratzaileen Foroa), Gizarte Berrikuntzako Kontseiluko kide Innobasquen, OGE[5] aldizkariaren zuzendaria (Antolaketa eta Kudeaketa Hezkuntzan), lehendakariordea CONVIVES aldizkarian[6] (Eskolan Bizikidetza positiborako elkartea) eta formatzaile eta aholkularia hainbat ikastetxe eta prestakuntza-zentrotan eta irakasleen prestakuntzan.

Eskolako Bizikidetzaren Estatuko Behatokiko[7] kide da 2011 geroztik aitortutako prestigiodun pertsona gisa, eta 2017ko martxoan bere gain hartu du Euskadiko Eskola Kontseiluaren[8] lehendakaritza.[9][10] “Hezkuntza hobetu: jakin, partekatu eta elkarrizketatu” proiektua sortu eta pilotajea zuzendu du[11][12] udalerri ezberdinetan ikastetxeek beraiek hezkuntzari buruz hauskartzeko prozesuak ahalbidetu ondoren, ondorioak Legebiltzarrean aurkezteko.[13] Liburu eta argitalpen ugari egin ditu hezkuntza-arloan, batez ere gai hauetan: bizikidetza, ebaluazioa eta auto-ebaluazioa, hezkidetza edo testu-liburuetan balio sexisten azterketa, besteak beste.

  • Artikulu-zerrenda DIALNET gunean (1995-2017)[14]
  • "La coeducación como transversal" (2005) El género quebrantado.[15]
  • "Nola landu eta aukeratu hezkidetzako ikasmaterialak"[16] (1993) EMAKUNDE, Eusko Jaurlaritza.
  • Trabajando en la prevención del maltrato (1995) EMAKUNDE.[17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria» www.euskadi.eus 2017-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  2. «Maite Alonso izango da Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria» www.eitb.eus 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  3. «UPV/EHUn titulatutako 4.200 pertsonak baino gehiagok osatzen dute jada EHUalumni sarea - Eduki publikatzailea» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-30).
  4. (Gaztelaniaz) FEAE EUSKAL HERRIA. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  5. (Gaztelaniaz) Revista OGE -. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  6. Convives. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  7. (Gaztelaniaz) BOE.es - Documento BOE-A-2007-5441. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  8. Inicio - Consejo Escolar de Euskadi. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria. 2017-03-06 (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  10. (Gaztelaniaz) Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. Boletín Oficial del País Vasco. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  11. «Nelida Zaitegi: "Urnietan lan egitea gozada bat izan da, ohore bat, eta hori ez zait maiz gertatzen"Urnietako udala | Urnietako udala» Urnietako udala 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-30).
  12. «Santurtziko Udala - Santurtziko eskola komunitateak hezkuntzaren erronkei buruz eztabaidatzen» www.santurtzi.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-30).
  13. «Hezkuntza hobetu: jakin, elkarrizkatatu eta partekatu- Euskadiko Eskola Kontseilua» www.consejoescolardeeuskadi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-30).
  14. (Gaztelaniaz) Nélida Zaitegi de Miguel - Dialnet. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08).
  15. El género quebrantado, Joaquín Giró Miranda (ed.), ed. (2005).
  16. Nola landu eta aukeratu hezkidetzako ikasmaterialak, EMAKUNDE, 1993
  17. Trabajando en la prevención del maltrato. Emakunde, 1995.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Audioa, euskaraz) Nelida Zaitegi Bihotzeko Fonoteka, Euskadi Irratian, 2018/07/27
  • (Bideoa, gaztelaniaz) Bizikidetza Jardunaldiak 2103-La Rioja
  • (Bideoa, gaztelaniaz) Elkarrizketa osoa, Nélida Zaitegi Miguel - Epaimahaiak Sari GSD Innova
  • (Bideoa, gaztelaniaz) Neli gogoratzen bere irakasle Emilia Zuza
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) «El fracaso escolar es eso, de la escuela no del alumno», Diario Vasco, 2017/04/08.
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) «Es fundamental que los niños hablen; se han acabado la pizarra y el silencio en clase» Lne.da 2012/01/17
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) «Quiero una escuela en la que los alumnos busquen, analicen, cuenten y debatan..., que aprendan a aprender» La Voz de Galicia, 2014/04/28.
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) Entrevista a Nélida Zaitegi de Miguel EDUGA (Revista Galega do Ensino)
  • Bideoa (gaztelaniaz) Educación para la convivencia y resolución de conflictos. (BBVA) 2019ko aprirlaren 3a.
  • Podcasta (gaztelaniaz) Seis claves para aprender a convivir, Nélida Zaitegi. (BBVA) 2019ko aprirlaren 3a.
    Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Nélida Zaitegi