NBE Emakumeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
NBE Emakumeak
Datuak
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea
Agintea
Zuzendari exekutiboaSima Sami Bahous
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2010eko uztailaren 2a
webgune ofiziala
Facebook: unwomen Twitter: un_women Instagram: unwomen LinkedIn: un-women Snapchat: unwomen Flickr: unwomen Edit the value on Wikidata

Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalduntzerako Nazio Batuen Erakundearen agentzia, NBE Emakumeak izenez ere ezagutzen dena (ingelesa: UN Women, frantsesa: ONU Femmes, gaztelaniaz: ONU Mujeres) emakumearen ahalduntzea eta genero-berdintasuna sustatzen dituen Nazio Batuen Erakundearen agentzia da

Egungo zuzendari exekutiboa jordaniako Sima Sami Bahous da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBE Emakumeak 2010eko uztailaren 2an sortu zen eta 2011ko urtarrilean hasi zen lanean. Horretarako, Nazio Batuen Erakundeko instituzio desberdinak bateratu zituzten:[2][3]

  • Emakumearen Aurrerapenerako Dibisioa (ingelesez, DAW, 1946an ezarria);
  • Nazio Batuen Emakumearen Garapenerako Funtsa (ingelesez, UNIFEM, 1976an ezarria);
  • Emakumearen Sustapenerako Ikerketa eta Gaikuntzarako Nazioarteko Institutua (ingelesez, INSTRAW, 1976an ezarria);
  • Genero Arazoetarako eta Emakumearen Aurrerapenerako Aholkulari Bereziaren Bulegoa (OSGI, 1997an ezarria).

Ban Ki-moon idazkari nagusiak Michelle Bachelet izendatu zuen, 2010eko irailaren 14an, erakundearen lehen zuzendari exekutibo eta alboko idazkari nagusi gisa (idazkari nagusi albokoaren karguak adierazten du funtzionarioa erabakiak hartzeko NBEko erakunde goren guztietako kidea dela eta Nazio Batuen Idazkaritza Nagusiaren esparruan lan egiten duela).[4]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero berdintasuna oinarrizko giza eskubidea da, halaxe ezarri zen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 1. artikuluan, 1948an. Sexuagatiko bereizkeria erabat debekatuta dago giza eskubideei buruzko hainbat itunetan, hala nola Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean eta emakumearen aurkako bereizkeria-modu guztiak ezabatzeari buruzko Hitzarmenean (ingelesez, CEDAW). Munduko herrialde guztiek berretsi dute, gutxienez, lehen aipatutako tratatuetako bat; %80k, berriz, lau edo gehiago berretsi dituzte.[5] Itunak lotesleak direnez, emakumeen aurkako bereizkeria juridikoki onartezina da ia planeta osoan.[6] Hala ere, emakumeek gizonek dituzten legezko eskubideen hiru laurden baino ez dituzte, eta horrek 2.700 milioi pertsonari mugak ezartzen dizkie enplegu duinak lortzeko edo haientzat eta haien familientzat diru-sarrerak sortzeko (hau da, giza populazioaren %35 baino gehiagori eragiten die).[7][2]

NBE Emakumeak-en helburuak eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoko emakumeen eta nesken eskubideak ahaldundu eta gauzatzeko helburua lortzeko, 2018-2021 Plan Estrategikoari jarraiki, erakundearen zeregin nagusien artean:[8][9]

  • Gobernuen arteko erakundeei laguntza ematea mundu mailako politikak, arauak eta estandarrak formulatzeko. 2017rako Plan Estrategikoaren ebaluazio batek erakutsi zuen planak hartzen duen denboraldian 29 herrialdek genero-ikuspegia duen arau-esparru bat hartu dutela emakumeen ahalduntze ekonomikorako (horrek 770 milioi emakume eta neskentzako hobekuntza dakar).[10]
  • Laguntza tekniko eta ekonomiko egokiaren bidez neurriak ezartzen laguntzea estatu kideei. Estatu kideek eskatuta eta Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera, erakundeak NBEren sistema, gizarte zibila, sektore pribatua eta bestelako interesdunak mobilizatu eta koordinatzen ditu. Desberdintasunak murriztera bideratutako NBEko Emakumeak Estatuko programak %84 hazi ziren 2011 eta 2016 artean; aldiz, 26 herrialdek beren legedia indartu dute emakumeen aurkako indarkeria mota guztiei aurre egiteko (hau da, 1.000 milioi haur eta emakumerentzako babes-mailak handitzea).[9][10]
  • Nazio Batuen sistemaren lana zuzendu eta koordinatzea, genero berdintasunaren alde. 2014-2017an, hirurogeita lau erakundek aurkeztu zituzten Genero Berdintasunari eta Emakumeen Jabekuntzari buruzko Nazio Batuen Sistema Osorako Ekintza Planari buruzko txostenak (ONU-SWAP). Horrez gain, 21 erakundek erabili zituzten genero-berdintasunaren adierazleak esleipenen eta finantza-gastuen jarraipenean.[10]

Gobernantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen 64/289 Ebazpenak arautzen ditu NBE Emakumeen operazio-jarduerak. Ebazpen horren arabera, Nazio Batuen Batzar Nagusia, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (ECOSOC) etaEmakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordea (UNCSW, ingelesez), gobernuen arteko gobernantza-egitura osatuko dute, eta, aldi berean, araugintzarako orientazioa emango diete. Bere agintaldia eta horrek dakartzan ekintza guztiak betetzeko, UNCSWaz gain, Batzorde Betearazle bat eta Zuzendaritza Betearazle bat ezarri ziren erakundearen barruan.[11]

Batzorde Betearazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzorde Betearazlea ECOSOCek hiru urterako hautatutako berrogeita bat kidek osatzen dute. Irudikapen espazioen banaketa irizpide honen arabera esleitzen da:

  • Afrika (10);
  • Asia eta Pazifikoa (10):
  • Ekialdeko Europa (4);
  • Latinoamerika eta Karibe (6);
  • Mendebaldeko Europa eta beste estatu batzuk (5);
  • Beste herrialde zergadun batzuk (6), non lau lanpostu esleitzen baitzaizkio erakundeari borondatezko ekarpen gehien egiten dioten herrialdeetako lauri, eta gainerako biak garapen bidean dauden herrialdeetara joaten dira.

Jarduera operatiboak gainbegiratzeaz arduratzen da, Plan Estrategikoa eta aurrekontua onartzen ditu, bai eta hala eskatzen duten herrialdeei laguntza emateko irizpideak ere. Ahal dela, beren erabakiak 41 kideen adostasunez hartzen saiatzen dira. Batzarra New Yorken biltzen da eta urtero Batzar Nagusiari (ECOSOCren bidez) bere programaren, jardueren eta emaitzen ebaluazioaren berri ematen dio. Era berean, idazkari bat dago Batzordearen barruan, Estatu Kideekin hitz egiten duena, eta urteko bilkura formalak, kontsulta informalak, informazio-saioak eta landa-bisitak antolatzeaz arduratzen da. Idazkaritzak, gainera, NBEko beste erakunde batzuekin koordinatzen eta harmonizatzen ditu praktikak, hala nola Garapenerako Nazio Batuen Programa, Nazio Batuen Populazioaren Funtsa, Munduko Osasun Erakundea,UNICEF eta PMA.[12][13][14][3]

Zuzendaritza Exekutiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Exekutiboaren kargurako Idazkari Nagusi Albokoa Entitatearen zuzendaritza eta kudeaketa orokorraz arduratzen da, bere aginduak bete eta Batzorde Betearazleak onartutako lan-programa bete ahal izateko. Horren barruan sartzen dira programen planifikazioa, koordinazioa, kudeaketa eta ebaluazioa, aliantzak indartzea eta gai administratiboen arreta eta kudeaketa txostenak idaztea. Gobernuen arteko prozesuak, tokian tokiko operazio-jarduerak eta generoen arteko berdintasuna eta emakumearen jabekuntza sustatzen laguntzen duten Nazio Batuen sistemako erakundeen ahaleginak ere koordinatzen eta laguntzen ditu. Eta arau-aholkularitza ematen dio idazkari nagusiari, arestian aipatutako bi gai horiekin zerikusia duten gai guztietan.[15][11][13]

Argazkia Agintaldia Izen-abizenak Herrialdea Oharrak
2010-2013 Michelle Bachelet Txile Bacheletek uko egin zion bere karguari 2013ko martxoan, eta Txileko lehendakaritzarako postulatu zen urte hartako azaroan, bigarren aldiz hautatu baitzuten.[16] Erakundearen aurrean egindako jardueragatik eta emakumeen erabateko berdintasuna, gizarteratzea eta parte-hartzea sustatzeko egindako ahaleginagatik, Txileko lehendakariak Generoaren Nazioarteko Txapelduna titulua jaso zuen 2017an.[17]
2013-2021 Phumzile Mlambo-Ngcuka Hegoafrika Bacheleten ordez, erakundearen Zuzendaritza Exekutiboak Phumzile Mlambo-Ngcuka[18] (bera ere Generoaren Nazioarteko Txapelduna) politika hegoafrikarra hartu zuen bere gain.[19]
2021-egun Sima Sami Bahous Jordania 2021eko irailaren 30ean, Sima Sami Bahous jordanak bere gain hartu zuen erakundeko zuzendari exekutibo berria.[20][1]

Erantsitako zuzendari exekutiboak

  • Åsa Regnes, Nazio Batuen Idazkaritza Nagusia, Gobernuen arteko Laguntza eta Aliantza Estrategikoetarako Bulegoa.[21]
  • Anita Bhatia, baliabideak, jasangarritasuna eta elkarteak kudeatzeko alboko idazkari nagusia.[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Directora Ejecutiva» ONU Mujeres.
  2. a b La ONU Crea una Nueva Estructura para Fortalecer a las Mujeres. .
  3. a b «Resolución 64/289 de la Asamblea General Coherencia en todo el sistema. A/64/L.56» Organización de las Naciones Unidas 21 de julio de 2010.
  4. Designan a Michelle Bachelet al frente de ONU-Mujeres. .
  5. Los Organos de Derechos Humanos. .
  6. Más sobre la naturaleza y el estatus de los instrumentos legales y programas. UNESCO.
  7. A pesar de los avances, las mujeres enfrentan dificultades en el ámbito de los derechos laborales. .
  8. Acerca de ONU Mujeres. .
  9. a b Junta Ejecutiva de la Entidad de las Naciones Unidas para la Igualdad de Género y el Empoderamiento de las Mujeres. (30 de agosto de 2017). «Resolución de la Junta Ejecutiva de la Entidad de las Naciones Unidas para la Igualdad de Género y el Empoderamiento de las Mujeres (ONU-Mujeres), "Plan estratégico 2018-2021” UNW/2017/6/Rev.1» Organización de las Naciones Unidas.
  10. a b c Junta Ejecutiva de la Entidad de las Naciones Unidas para la Igualdad de Género y el Empoderamiento de las Mujeres. (27 de mayo de 2016). «Informe de la Secretaria General Adjunta y Directora Ejecutiva de la Entidad de las Naciones Unidas para la Igualdad de Género y el Empoderamiento de las Mujeres sobre los progresos realizados en la aplicación del plan estratégico 2014-2017, incluido su examen de mitad de período. UNW/2016/6» Organización de las Naciones Unidas.
  11. a b Asamblea General. (2 de julio de 2010). «Resolución 64/289. Coherencia en todo el sistema A/RES/64/289» Organización de las Naciones Unidas.
  12. Mesa de la Junta Ejecutiva de ONU Mujeres. .
  13. a b Asamblea General. (20 de marzo de 2017). «Proyecto de presupuesto por programas para el bienio 2018-2019, A/72/6 (Sect. 17)» Organización de las Naciones Unidas.
  14. Secretaría de la Junta Ejecutiva de ONU Mujeres. .
  15. «Hacer las promesas realidad: La igualdad de género en la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible» ONU Mujeres 2018.
  16. Michelle Bachelet dimite de su cargo en ONU Mujeres. .
  17. La ONU nombra a Michelle Bachelet campeona internacional del género. .
  18. Directora Ejecutiva Phumzile Mlambo-Ngcuka. .
  19. Gender Champion - Phumzile Mlambo-Ngcuka. .
  20. United Nations. (13 de septiembre de 2021). «Secretary-General Appoints Sima Sami Bahous of Jordan Executive Director of UN-Women | Meetings Coverage and Press Releases» www.un.org.
  21. Åsa Regnér appointed Deputy Executive Director for Normative Support, UN System Coordination and Programme Results. .
  22. Anita Bhatia, Deputy Executive Director for Resource Management, Sustainability and Partnerships. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]