NGC 4526

Wikipedia, Entziklopedia askea
NGC 4526
SN1994D.jpg
Behaketa
Distantzia Lurretik 15 Mpc eta 15 Mpc
Itxurazko magnitudea (V) 9,6, 10,6, 7,454, 6,701, 6,473, 10,673, 9,792, 9,017, 12,577 eta 9,991
Aurkitzailea William Herschel
Aurkikuntza-data 1784ko apirilaren 13a
Gorriranzko lerrakuntza 0,00272
Galaxia-mota SB0 eta S0
Konstelazioa Virgo
Abiadura erradiala 587 km/s
Izendapenak

NGC 4526 galaxia lentikular barradun bat da, ia ertzez ikusten dena eta Virgo konstelazioan dagoena, Rho Virginisetik 3º eta 10' hego-mendebaldera dagoena. Lurretik 55 milioi argi-urteko distantziara dago, eta Virgoko kumuluko kide da, zehazki Virgo B azpitaldekoa, uste denez, kumuluko galaxiarik distiratsuena den M49ren talde berekoa.

Bertan SN 1969E eta SN 1994D supernobak aurkitu dira. Azken hau, Ia motakoa argi ikus daiteke eskuineko irudian, Hubble espazio teleskopioak lortu zuena, galaxiaren erdigunea inguratzen duen gas eta hautsezko disko nabarmena ikus daitekeen erdigune honetan izar eraketa aktibitatea ere badagoelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]