NK Celje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nogometni Klub Celje
Ezizena(k)Grofje ("konteak")
Sorrera1919
Futbol zelaiaArena Petrol
edukiera: 13.006 lagun
inaugurazioa: 2003
PresidenteaMiloš Rovšnik
EntrenatzaileaEslovenia Agron Šalja
LigaEsloveniako SuperLiga
2020-218.a
Webguneawww.nk-celje.si
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

NK Celje (izen osoa Nogometni Klub Celje) Esloveniako futbol taldea da, Celje hirikoa. Esloveniako liga eta kopa bana eskuratu ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1919 urtean sortu zen SK Celje izenarekin eta 1946an NK Kladivar izena hartu zuen, "errementaria" eslovenieraz. 1964an Esloveniako Errepublikako liga irabazi eta Jugoslaviako bigarren mailara igo zen.

1992an Eslovenia independientea bihurtu zenean lehen mailan sartu zuten eta 1993 eta 1995ean Kopako finalera iritsi zen baina bietan galtzaile atera zen.

2003an azken unerarte liga irabaztekotan egon zen baina azkenean Maribor nagusitu eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 2005ean Kopa irabaztea lortu zuen finalean Gorica 1-0 garaitzean. Ordutik aurrera Esloveniako puntako taldea izan da eta 2015ean ere bigarren gelditu zen Liga sailkapenean eta kopa final asko jokatu dituen arren denak galdu ditu, azkena 2016an 2-2 berdindu ondoren penalti jaurtiketetan gainditu zuen Mariborrek zazpina penalti bota eta gero.

2020an aurreneko aldiz liga irabaztea lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovenian: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esloveniako Liga:
    • Txapelduna (1): 2020.
    • Bigarrena (2): 2003, 2015.
  • Esloveniako Kopa
    • Txapelduna (1): 2005
    • Bigarrena (9): 1993, 1995, 2003, 2006, 2012, 2013, 2015, 2016, 2021

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]