NK Zagreb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nogometni klub Zagreb
Ezizena(k) Pjesnici ("Poetak")
Sorrera 1903
Futbol zelaia Stadion u Kranjčevićevoj ulici
(edukiera: 8.850 lagun)
Presidentea Dražen Medić
Entrenatzailea Kroazia Dražen Madunović
Liga 3. maila
2016-17 2. milan, 11.a (jeitsi da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

NK Zagreb (izen osoa Nogometni klub Zagreb) Kroaziako futbol talde bat da, Zagreb hirikoa. 1903an sortu zenez Kroaziako kirol talde zaharrenetakoa da, baina beti GNK Dinamo Zagreben itzalean egotea egokitu zaio. Poetak ezizena dute beren estadioa Kranjčevićevoj poetaren omenezko kalean dagoelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903an sortu zenean PNIŠK (Prvi nogometni i športski klub, lehenengo futbol eta kirol elkartea) izena zuen. Lehenengo partidua 1904ean jokatu zuen eta nazioarteko lehenengoa 1905ean Hungariako txapelduna zen Magyar Athleticai Cluben zelaian, 11-1 emaitza jasan zuen arren.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriko bigarren taldea izatea egokitu zaio GNK Dinamo Zagreben itzalean egon baita. Hala ere 2002an Liga irabazi zuen. Aurrez 1992 eta 1994ean bigarren egina bazuen.

2015ean diru arazo larriak zirela eta, jokalariek greba egin zuten. Egoera ez zen hobetu hurrengo hilabetetan eta 2016an 2. mailara eta 2017an 3. mailara jeitsi da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: NK Zagreb Aldatu lotura Wikidatan