Nabarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aldizkaria Nabarra
Sortze urtea 2001
Mota Kultura eta gizarte gaiak
Saltzen zen lurraldea Euskal Herria
Editatzen zen hiria Bilbo
Hizkuntza euskara
Maiztasuna hilero
Argitaratzea hilaren 1ean
Argitaletxea Nabarrak kultur elkartea
Inprimategia Gráficas Iratxe
Ekoizpena -
Zuzendaria Irati Jimenez
Kontakturako bidea nbr.aldizkaria@gmail.com
ISSN 1695-0127

Nabarra Euskal Herriko kultura eta gizartea jorratzen zituen hilabetekaria izan zen. 2001 urtean Iruñean sortu bazen ere, diru arazoak zirela kausa, 2010ean Bilbora aldatu zen, 110. zenbakiaz gero. Iruñean Ion Orzaiz kazetaria zen zuzendaria, eta Bilbon Irati Jimenezek hartu zuen ardura hori.

Hamar urteren ondoren (2011an), Nabarrak Kultur Elkarteak Nabarra aldizkaria argitaratzeari utzi egin zion. Diru arazoak izan ziren honen arrazoia. "Ezin izan dugu Bizkaian jarraitu Nafarroan sortu zen aldizkariarekin, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemak itota", azaldu zuen elkarteak. Azken prentsaurrekoan Irati Jimenez eta Esteban Montorio, arte zuzendaria egon ziren.

Aldizkarian idazten zutenen artean euskal letretako izen garrantzitsuak aurkitzen ziren, hala nola Edorta Jimenez eta Iban Zaldua.

2009an formatua aldatu zuten, DIN A-4a baino pixkat txikiagoa eginez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.