Nabla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabla ikurra.
Grezieraz, harpa esateko, nabla. Hortik matematikan ohikoa den ikur honen izena.

Nabla, ikur moduan, matematikan eta fisikan maiz erabiltzen den ikur bat da. Matematikan, funtzioaren gradientea izendatzeko erabiltzen da. Ikurra XIX. mendean asmatu zen eta "atled" ( delta letra grekoa atzekoz aurrera idatzita) izena eman zitzaion hasiera batean, baina geroago "nabla" izena eman zitzaion, grezieraz harpa, ikurrak musika-tresna horrekin duen antza ikusita.


Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.