Nadezhda Mandelstam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nadezhda Yakovlevna Mandelstam, errusieraz Надежда Яковлевна Мандельштам (1899ko urriaren 311980ko abenduaren 29), idazle errusiarra eta Osip Mandelstam poetaren emaztea zen.

Saratoven jaio zen klase ertaineko familia judu batean eta Kieven eman zuen haurtzaroa. Gymnasiumean ikasi ondoren artea ikasi zuen.

1921an Osip Mandelstamekin ezkondu ondoren, Ukraina, Petrogrado, Mosku eta Georgian bizi izan ziren. 1934an Osip atxilotu zuten Stalin Epigramarengatik eta Cherdyn, Perm eta gerora Voronezhen erbesteratu egin zen Nadezhdarekin.

1938an Osip Mandelstam bigarren aldiz atxilotu zuten eta Vladivostoktik gertu zegoen "Vtoraya Rechka" izeneko kontzentrazio-esparruan hil zen. Horrek, Nadezhda lekualdatzen bizitzera eraman zuen, bera ere atxilotua izan zitekeelakoan. Gutxienez behin ihes egitea lortu zuen, NKVD bere bila joan baitzen Kalininera, baina Nadezhdak aurreko egunean alde egin zuen.

Stalinen heriotza ondoren, Nadezhdak tesia bukatu zuen 1956an eta Moskura itzultzeko baimena izan zuen 1958an.

Itxaropena Itxaropenaren kontra eta Itxaropen Abandonatua izeneko memorietan, bere bizitzaren analisi epikoa egin eta 1920ko hamarkada eta geroko Sobiet Batasuneko morala eta kultura kritikatzen du. Bere memorien izenak hitz-jokoak dira, Nadezhdak 'itxaropena' esan nahi du eta.

1979an bere artxiboen dohaintza egin zion Princeton Unibertsitateari. Nadezhda Mandelstam 1980an hil zen Moskun 81 urte zituela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]