Edukira joan

Nadia Fettah Alaoui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nadia Fettah Alaoui

(2021)
Finance Minister of Morocco (en) Itzuli

2021eko urriaren 7a -
Mohamed Benchaâboun (en) Itzuli
Ministry of Tourism, Handicrafts and Social and Solidarity Economy (en) Itzuli

2019ko irailaren 14a - 2021eko urriaren 7a
Mohammed Sajid (en) Itzuli - Fatim-Zahra Ammor
Hautetsia: 10th legislature of the House of Representatives (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNadia Fettah-Alaoui
JaiotzaRabat, 1971ko irailaren 17a (54 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
HeziketaHEC Paris
Jarduerak
Jarduerakenpresa exekutiboa eta politikaria
Enplegatzailea(k)Saham Group (en) Itzuli
KidetzaHEC Alumni
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa National Rally of Independents (en) Itzuli

Twitter: FettahNadia LinkedIn: nadia-fettah-78329532 Edit the value on Wikidata

Nadia Fettah Alaoui (Rabat, 1971ko irailaren 17a) marokoar enpresaburu eta politikaria da. 2021eko urritik Ekonomia eta Ogasun ministroa da Aziz Akhannouchen kabinetean.

Lehen urteak eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n jaio zen, Rabaten (Maroko). Jaioterrian ikasi eta Lycée Dar Essalam-en graduatu ondoren, goi-mailako ikasketak egin zituen Parisko École des Hautes Etudes Commerciales eskolan eta 1997an graduatu zen.[1][2]

Karrera profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Arthur Andersen auditoretza-enpresako aholkulari gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala, Parisen. 2000. urtean, Casablancan, Maroc Invest Finances Group izeneko kapital pribatuko enpresa bat sortu eta kudeatu zuen. 2005ean Groupe Saham taldean sartu zen, eta fusioen eta erosketen dibisioko zuzendari kudeatzailearen kargua izan zuen. Saham-eko postu desberdinetan lan egin zuen, eta, azkenean, zuzendari nagusi bihurtu zen 2017an. Marokoko gobernuan Ekonomia eta Ogasun ministro kargua hartu aurretik dimisioa eman zuen.[3][4][5]

Karrera politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Turismo, Artisautza, Aireko Garraio eta Ekonomia Sozialeko ministroa izendatu zuten, Saadeddine Othmani-ren Kabinetean.

2021eko urriaren 7an Ekonomia eta Finantza ministro izendatu zuten.[6]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) «La nouvelle ministre du Tourisme Nadia Fettah intègre le bureau politique du RNI» Telquel.ma (kontsulta data: 2025-07-27).
  2. (Frantsesez) «Maroc : qui sont les nouveaux ministres en charge des dossiers économiques – Jeune Afrique» JeuneAfrique.com.
  3. (Ingelesez) amal-el-attaq. (2021-10-08). «First Time in Morocco’s History: 7 Women in Power Positions» Morocco World News (kontsulta data: 2025-07-27).
  4. (Frantsesez) «Nadia Fettah, Saham – Jeune Afrique» JeuneAfrique.com.
  5. 1 2 (Frantsesez) «Biographie de Mme. La Ministre – Ministère du Tourisme, de l’Artisanat, du Transport Aérien et de l’Economie Sociale» mtataes.gov.ma (kontsulta data: 2025-07-27).
  6. (Ingelesez) Attaq, Amal El. «First Time in Morocco's History: 7 Women in Power Positions» www.moroccoworldnews.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]