Zerrenda:Nafarroa Garaiko eskualdeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroa Garaiko eskualdeak» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Nafarroa Garaiko eskualde geografikoen mapa bat.

Nafarroa Garaiko eskualde administratiboak ez daude ondo zehaztuta gaur egun, beste garai batean merindadeak zeuden moduan.

Nafarroako Foru Erkidegoa hiru zatitan banatuko dugu, eta maparen arabera deskribatuko ditugu eskualdeak.

Eskualde geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldea / Mendialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bortziriak agertzen dira iparraldean, ekialdean Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi dituztela. Baztanen mendebaldean eta Bortzirien hegoaldean Malerreka ("Bidasoa Garaia") dugu, eta haren hegoaldean, Ultzamaldea. Mendebaldeko eskualdeak, Gipuzkoako mugan, Leitzaldea eta Sakana dira.

Ipar-erdialdean, Nafarroa Behereko mugan, Auñamendi dugu (Esteribar, Erroibar, Artzibar eta Aezkoa). Ipar-ekialdean, azkenik, Zaraitzu eta Erronkari ditugu, sartaldetik sortaldera.

Erdialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foru Erkidegoko erdi-erdialdean Iruñerria dago, eskualderik biztanlegotuena eta hiriburua biltzen duena (mapan berdez). Honen hegoaldean, Izarbeibarra dugu.

Mendebaldean, Lizarrerria (Lizarraldea eta Vianaldea) dugu, zabal-zabal, mendebaldeko zati txikiagoa eta ekialdeko eremu nagusia banatuz.

Ekialdean, azkenik, Agoitzaldea agertzen zaigu (Lintzoain, Longida, Urrotz, Izagaondoa, Untziti, Elo, Ibargoiti eta Agoitz bera) eta Irunberrialdea (Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua edo Urraul-Ekialdekoa eta Irunberri bera).

Hegoaldea / Erribera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean Erribera delako eskualde zabala dugu, hiru zatitan banatuta:

Iparraldeko erdialdean, berriz, Orbaibarra eta Tafallaldeako ingurualdea ditugu (Lerga, Uxue, Pitillas, Beire, Artaxoa eta Erriberri eta Tafalla haiek).

Ipar-ekialdean, Zangozaldea dugu azkenik (Esa, Ledea, Oibar, Leatxe, Ezporogi, Eslaba, Galipentzu, Zare, Kaseda, Xabier, Petilla de Aragon eta Zangoza bera).

Nafarroa 2000 zonifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuko eta Estatuko Administrazio Orokorreko hainbat erakundek erabiltzen duten zonifikazioa da. Nafarroa 2000 edo Navarra 2000 izenaz ezagutzen da. Zonifikazio honek foru erkidegoa hainbat zona, azpizona eta eremutan banatzen du.

2000 Zonifikazioa.
Zona Azpizona Eremua
Ipar-mendebaldea:
Pirinioaldea:
Iruñea:
Estellerria:
Erdialdeko Ekialdea:
Erribera Garaia:
Tuteraldea:
Iturria[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Atlas de Navarra, Geografía e Historia, pag 11, edita: 2006 Departamento de Educación del Gobierno de Navarra y EGN Comunicación, ISBN 84-934512-1-5
  2. Boletín Oficial de Navarra - 69/2001

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa