Nafarroako Alderdi Popularra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nafarroako Alderdi Popularra
Partido Popular de Navarra (PP)
Presidentea Pablo Zalba
Idazkari nagusia Gabriel Pérez
Sorrera 1989-1991
2008tik
Egoitza nagusia Karlos III.a kalea, 13-15 (Iruñea)
Ideologia politikoa Zentro-eskuinekoa, kontserbadorea, espainiolista, kristau-demokrata eta neoliberala
Nazioarteko afiliazioa Europako Alderdi Popularra
Nazioarteko Demokraten Batasuna
Kristau Demokraten Internazionala
Nafarroako Parlamentuan
4 / 50

Nafarroako udaletan
17 / 2.008
www.ppnavarra.com

Nafarroako Alderdi Popularra (gaztelaniaz Partido Popular de Navarra) 2008ko urriaren 28an Nafar Herriaren Batasunaren (UPN) eta Alderdi Popularraren arteko akordioa apurtutzat jo ostean, Espainiako Alderdi Popularrak Nafarroan birsortutako alderdia da[1], PPren ordezkaritza Foru Erkidegoan.

2008ko azaroaren 3an, ordura arte UPNn egondako senatari Jose Cruz Perez Lapazaran, diputatu Santiago Cervera, eurolegebiltzarkide Javier Pomes eta bederatzi zinegotzi PPra pasa ziren[2].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia 1989an sortu zen, Alianza Popular alderdiaren ordezko gisa. Alderdiko lehen presidentea Jaime Ignacio del Burgo zela, Alderdi Demokrata Popularra eta Espainiako Alderdi Liberalarekin batu zen Nafarroan. 1991n, alderdi hauekin akordioa hautsi eta UPNrekin akordioa sinatu zuen PPk. Ordura arte Espainiako Aldedi Popularrak Nafarroan egitura propioa izan zuen. Ordutik aurrera eta 2008ko urrira arte, aldiz, PPk ez zuen berezko egiturarik herrialdean, leku hori UPNk betetzen baitzuen. PPren afiliatu eta kargu guztiak UPNra pasa ziren. Halaber, UPNren ordezkariak Madrilgo Kongresu eta Senatuan zein Europar Batasuneko instituzioetan, PPren barnean zeuden. Espainiako Alderdi Popularreko Zuzendaritza Nazionalean, UPNren ordezkari bat zegoen 2008ra arte, baina behatzaile gisa, hots, botorik emateko ahalmenik gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. PPk alderdia sortuko du Nafarroan Berria, 2008ko urriaren 28a
  2. Senatari bat eta bederatzi zinegotzi, UPNtik PPra Berria, 2008ko apirilaren 1a

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]