Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoa
Fantikorena etxea, Arteta, Ollaran.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Arteta
Koordenatuak 42° 51′ 43″ N, 1° 52′ 11″ W / 42.861935°N,1.86986°W / 42.861935; -1.86986Koordenatuak: 42° 51′ 43″ N, 1° 52′ 11″ W / 42.861935°N,1.86986°W / 42.861935; -1.86986

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoa bilduma museografiko iraunkorra da, Artetako (Ollaran) Fantikorena etxean dagoena, Nafarroa Garaian.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisitariak antzinako Nafarroako hainbat pieza ikusteko aukera dauka, hauek pilatuta daudelarik beren testuinguruan eta ogibidearen arabera. 8.000 objektu inguru ikus daitezke, Erdi Arotik 20. mendeko lehen erdira artekoak[1]. Oharrik gabe daude objektu gehienak.

Horretaz gain, Joxe Ulibarrena artista eta etnografoaren hainbat lanekin girotua dago erakusketa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa Berriobeiti herrian ireki zen lehenez 1964ean Ulibarrenaren ekimenez[2]. 1974ean bere ondorengoek berrantolatu zuten, eta 1982an Mariscal Pedro de Navarra Fundazioak babesa eman zion, Ulibarrena familiaren bilduma zabaldu eta hobetu egin zelarik.

1986an museoa Artetara lekualdatu zen, non Joxe Miel Barandiaranek inauguratu zuen egoitza berria. Fundazioak Nafarroako gobernuarekin lankidetza  hitzarmen bat sinatu zuen ondoren, Nafarroako museoen sarean sartuz[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Museo Etnografikoa. Nafarroa Turismoa.
  2. «Joxe Ulibarrena eskultore nafarra hil da» Argia Noiz kontsultatua: 2020-06-24.
  3. (Gaztelaniaz) museoetnograficoarteta. (2017-04-06). «historia del museo» Museo Etnográfico de Reino de Pamplona Noiz kontsultatua: 2020-06-24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]